2010/12/14

Eskerrak Zuri Ohorezko Aipamena Mattin Amundarainentzat izan da


Galtzaundiren 2010eko Eskerrak Zuri Oherezko Aipamenak Mattin Amundarain Tolosa abizenak ditu. Amezketakoa da jaiotzez. Lan kontuak medio, Arrasaten urte asko egin ditu. Egun, berriz, Tolosan bizi da. Euskararen zabalkundeari ordu asko eskaini dizkio: euskara irakasten, Arrasate Euskaldun Dezagun sortzen, Arrasateko ikastola bultzatzen... aritu izan da eta, egun ere, 79 urterekin, Tolosako Mintzalagun egitasmoko hiztunetako bat da. Galtzaundiko bazkidea ere bada.

Galtzaundiren 334. alean elkarrizketa egin diote. Irakurri nahi baduzu, egin klik hemen (aldizkari osoaren PDFa da).

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.