2011/03/23

Koldo Izagirre Tolosan: entzule pila bat eta hausnarketarako hamaika kontu



Argazkian ondo ikusten ez bada ere, Tolosako Kultur Etxeko aretoa lepo bete genuen Koldo Izagirreren hitzaldia entzutera joan ginenak. Ehun lagun inguru bildu ginen.

Galtzaundiren eskutik, idazle pasaitarrak euskararen zapalkuntzaren historiako pasarte batzuk ekarri zituen gogora; "Zapalketa gogor baten historia", bere hitzetan. Horrez gain, Jaurlaritzaren XXI. mendeko hizkuntz politikaren oinarrien argudio falta ere kritikatu zuen.

Joan ez zinetenok baduzue zer irakurria sarean; esate baterako, Galtzaundiren aldizkariaren 340. alean Koldo Izagirreri egindako elkarrizketa.


0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.