2011/05/16

Politizazioaren alde (Lore Agirre)



Euskara eta euskaldunak despolitizatu egin behar al dugu? Edo, alderantziz, politizatu? Horren gainean aritu da Lorea Agirre Berrian, "Politizazioaren alde" artikuluan.

Hona hemen artikuluaren pasarte mamitsu batzuk:

Irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen


- "Euskarazko kulturaren eta hizkuntzaren alde, guztiaren gainetik, egin beharreko politikak aldarrikatu eta egiteko prest dagoen alderdirik ba al dago?"

- "Proposamen batzuk: zein alderdi dago prest kulturaren sailburutzaren ordez euskal kulturaren (euskarazko kultura, oraindik ere despistatuta egon daitekeenarentzat) sailburutza bat sortzeko? Milioi bat euroko diru laguntza urtero banatzeko euskaraz sortzen den kulturan? Euskarazko hedabideak bideragarri izan daitezen beharrezko baliabide ekonomikoak jartzeko? Zerainen edo Errezilen udal etxebizitzetara sarbidea izateko euskalduna izan edo euskaldundu beharra legez eskatzeko? Lan publiko guzti-guztietan elebitasuna galdegiteko? Horretarako prest den alderdirik baden ez dakit".

- "Ezta bozkatzailerik ere. Prest gaude horiek edo antzekoak eskatzeko?"

- "Ez da denbora asko Koldo Izagirre idazleak hitz argigarriak izan zituela afera honen inguruan. Euskarak eta euskaldunek «aurrerapauso bat» eman behar dutela adierazi zuen, «eragin politiko zuzena» izateko. «Badakit hizkuntzak ez digula ematen programa politiko bat. Baina ezin gintezke esperoan egon: froga franko dauzkagu harresi baten barruan gauzkatela jakiteko. Profita dezagun horixe bera euskara indar politikoa bihurtzeko. Euskara despolitizatu behar dela hainbeste entzuten dugun uneon, euskarak politikan sartu behar du, bera, bere buruz, bere gain, ez bestek eramana».

Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

OHARRA: Argazkia Zuzeutik atera dugu.


0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.