2011/06/10

XXI. mendean ze toki izan behar dute hizkuntz eskubideek?




XXI. mendean hizkuntz eskubideak zer diren, zertaraklo balio duten eta legedian zer-nolako tokia izan behar duten izan dute hizpide Hizkuntz Eskubideen Behatokiko 'Hizkuntza-eskubideen aitortzarako, bermerako eta defentsarako estrategiak' nazioarteko sinposioan.

Segi irakurtzen


Ekarpenak asko eta oso interesgarriak izan dira, eta semaforoan denak kabitzen ez direnez, parte-hjartzaile baten hausnarketak ekarri nahi ditugu hona. Josep Maria Terricabras Hizkuntz Eskubideen Nazioarteko Adierazpenerako batzordeko buruari Berrian egin diote elkarrizketa, eta, besteak beste, hau esan du: "Hizkuntz eskubideak giza eskubide jotzea ez lizateke aski, baina bai aurrerapauso".

Sinposiumarekin lotutako albiste gehiago ere badaude sarean:

- Hizkuntz Eskubideen Nazioarteko Adierazpenaren berrespena Zuzeun.
- Europako Kontseiluaren "beltzune" berak ikusten ditu Behatokiak (Kulturkliken)
- Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendaria: "Hizkuntz eskubideek ez dute izan pentsatzen zen garapena" (Diario Vascon)

OHARRA: Argazkia "Made in Semaforoa" da. Horregatik da hain ona...

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.