2012/02/10

Etsipenaren tenorean (Hasier Etxeberria)


Etsipenaren putzuan erori gara? Horixe da burura datorkigun galdera Hasier Etxeberriaren "Etsipenaren tenorea" artikulua irakurtzean. Hasierako esaldiak garai hobe bat iradokitzen digu: "Izan zen garai bat, arazo guztiek konponbidea zutena". Hortik aurrera, Etxeberriak hainbat gai ditu hizpide.

Artikuluaren pasarte batzuk bistaratzeko,

egin klik hemen:


- Euskal Herri euskalduna nahi genuenok —eta desira horren aldeko olatuan baizik bizitzen ez dakigunok—, uste genuen arrazoi garbizko geure nahia auzoari kontatutakoan, apostolatu moduko baten bidez, ametsa gauzatzea lortuko genuela. Geure insistentziarekin.

- Euskal Herri euskaldunaren ametsa ez da, beraz, estatuaren bide soiletik konponduko, askozaz ere konplikatuagoa baita euskal estatu ezinezkoa lortzeko kontu hori baino.

- Badirudi beste zerbait behar dela gaur deskribatu: “Bai, hizkuntza bat galdu egiten da besteek ikasten ez badute, ezin baita besteek ikasi gabetan hizkuntzarik izan”.

- Aurrerantzean ez digute, bada, ez independentziak, ez balizko estatu burujabeak eta ez norberaren ametsarekiko irmotasunak balio izango. Antza.

Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, jo Etxeberriaren blogera.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.