2010/04/23

Euskaraz irakurtzea gozamena delako




Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat, Irakurri, gozatu eta oparitu izenarekin, irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina jarri du abian Topaguneak. Kanpainaren helburuak euskarazko liburuak irakurtzea eta irakurleak harremanetan jartzea dira. Eskualdean, Tolosan, Asteasun eta Villabonan egingo dute kanpaina.

Hauxe da kanpainaren funtsa: liburutegietan euskarazko liburu bat hartzen baduzu, fitxa bat bete beharko duzu. Fitxa beteta, liburuak erosteko txartelak lortuko dituzu; %25koa edo %50ekoa, euskara elkarteko bazkidea bazara. Horrenbestez, liburu bat opari ahal izango diozu lagunari, senideari edo nahi duzunari.

Iaz, 933 fitxa bete ziren, eta 537 liburu saldu. Aurten, apirilaren 24tik uztailaren 24ra izango da kanpaina.

Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.