2010/08/31

Tolosako geltokian euskara geldirik eta mutu oporraldian






Udako oporretan ere ez da falta izan euskararen eta euskaldunen aurkako urraketarik eskualdean. Hona hemen Tolosako Idoiak helarazi digun pasadizoa:

Ez naiz egunero trenean ibiltzen den horietakoa, baina gaur bertan erabili behar izan ditut RENFEren zerbitzuak. Tolosako leihatilako gazteak (praktikatan zirudien) txartela norako nahi nuen ozta-ozta ulertu didala uste dut, baina tira; badakit bestetan euskaldunak ere egoten direla bertan.

Ondoren etorri da bozgorailuko oharra. Ni bertan nengoela, bi tren iragarri dituzte eta bietan gaztelania huts-hutsa erabili dute. NOIZ ARTE? EZ AL DA, BADA, ERRAZA HORI KONPONTZEA? ESAN BEHARREKOA IDATZITA EDUKI ETA KITTO!!!

Eta zuei, urte askoan txapela kaskoan!

Gure aholkua, salaketa jartzea: Renfeko geltokian bertan, edo, bestela, Behatokian.

1 erantzun:

Anonymous,  08:53  

Egia esan, oporretatik itzuli gara eta Tolosako tren geltokiko egoera bere onera etorri da. Leihatilako emakumea euskalduna da eta bozgorailuak bi hizkuntzetan iragartzen ditu trenak. Espero dezagun, hemendik aurrera, ordezkapenak egitera etortzen direnek ere gure hizkuntz eskubideak errespetatzea.

  ©Template by Dicas Blogger.