2010/11/09

Hona hemen Amasa-Villabonako II. euskarazko bakarrizketa lehiaketaren oinarriak



Facebook bidez Amasa-Villabonako II. euskarazko bakarrizketa lehiaketaren oinarriak iritsi zaizkigu.
Hona hemen lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

1.- Aurkeztutako bakarrizketak euskaraz interpretatuko dira.
2.- Gaia eta generoa libreak izango dira.

Segi irakurtzen


3.- Bakarrizketak antzezlearenak berarenak edo beste egile batenak izan daitezke. Testuaren egilea antzezlea ez bada egilearen izena eta orijinala den ala ez zehaztu beharko da.
4.- Bakarrizketak 10-15 minutu arteko iraupena izan behar du.
5.- Bakarrizketak urtarrilaren 14 eta otsailaren 25 bitartean aurkeztuko dira Amasa-Villabonako Gurea zine aretoan, beti ere ostiralez eta gaueko 22:30etatik aurrera.
6.- Antolakuntzak berak izendatuko du epaimahaia eta epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.
7.- Epaileek jendaurreko aurkezpenaren arabera egingo dute beraien balorazioa.
8.- Izen ematea doakoa izango da eta izen emateko azken eguna abenduaren 17a izango da.
9.- Egile eskubideak egilearenak izango dira.

Izen ematea bakarrizketak@gmail.com helbidean egingo da.

Barrarrizketagileek honako datu hauek bidali behar dituzue:

- Izen-abizenak
- Harremanetarako telefonoa nahiz helbide elektronikoak
- Bakarrizketaren izenburua eta nondik norakoa
- Gutxi gora beherako iraupena

Sariak:

- Irabazleari 800 euro
- Bigarrenari 450 euro
- Publikoaren saria 250 euro

Parte hartzaile guztiek lehiaketaren amaieran egingo den afarirako gonbidapena izango dute.

Zalantzaren bat izanez gero, idatzi bakarrizketak@gmail.com helbide elektronikora edo deitu 653711274 telefono zenbakira.


0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.