2011/05/30

Aurtengo UEMA Eguna Bergaran izango da, ekainaren 4an



Aurtengo UEMA Eguna Bergaran egingo dute, ekainaren 4an. Aurkezpenean, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, Bergarako Udala eta Jardun euskara taldea izan dira, eta hirurek nabarmendu dute egun berezia izango dela.

Ekainaren 4rako, egun osoko egitaraua antolatu dute, haur, gazte nahiz helduentzat: kantu animazioa Kantuzaleen Elkartearekin, herri bazkaria, erromeria eta Gozategi Anaien kontzertua gaztetxean! Leloa "Gure hizkuntzak har dezan arnas" izango da.

Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.