2011/10/06

Euskal jaia egingo dute Ikaztegietan larunbatean, eta Anoetan, igandean



Urriaren 8a egun handia izango da Ikaztegietan. Euskal Jaia egingo dute: egun osoko festa izango da.

Goizean zehar, azoka izango da, eta mota askotako postuak jarriko dituzte.
Horrez gain, txalaparte, zanpantzarrak, herri kirol desafioa, euskal dantzak eta trikiti doinurik ez da faltako. Egunean zehar, abizenak euskal grafiaz jartzeko zer egin behar den azalduko dute, eta bertaratuek informazio orriak izango dituzte eskura.

Herri bazkaria ere izango da. Informazio gehiago nahi baduzu, jo Ikaztegietako Udalaren webgunera.

Anoetan ere euskal jaia egingo dute. Egun handia igandea izango da. Egitaraua ikusi nahi baduzu, jo UEMAren webgunera.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.