2011/11/11

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa antolatu dute. Bazatoz?


Posta elektronikoz Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketaren berri eman digute Irungo Udalekoek:

Lankide agurgarriak, Datorren azaroaren 26an, IRUNgo OLA Sagardotegian, EUSKAL HERRIKO HITZ GURUTZATUEN V. TXAPELKETA ospatuko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu www.xedera.com orrialdean. Eskertuko genizueke informazio hau zuenean jakinaraztea eta ahal baduzue, zuen ohiko kanalen bidez honen berri ematea (agenda, ohar-taula…). Kontuan izan izena emateko epea azaroaren 23an itxiko dela. Espero dugu egitasmo hau gustuko izatea. Mila esker zuen laguntzarengatik.

Hortxe informazioa. Ez du plan txarra ematen, ezta?

1 erantzun:

Semaforoa,  10:00  

Ondo joan da dena: giro ederra, partaidetza inoiz baino handiagoa. Kronikakoa Sustatun: http://sustatu.com/1322562568

  ©Template by Dicas Blogger.