2011/12/13

"Salmenta euskaraz" ekimena herriz herri dabil eskualdean


Argazkikoa "Salmenta euskaraz" izeneko postu ibiltaria da, eta Banaiz Bagara Elkarteak euskara etorkinekin egiten ari den lanketarekin zerikusia du. Bertan, Katxiporreta eta Irrien Lagunen azken produktuak egoten dira: Azken CDak eta DVDak, aldizkariak, arropa eta Pupu eta Lore panpinak. Berria eta Euskal Herriko Plazaren produktuak ere jarriko dituzte standean, baita Kontseiluak sortutako arropa ere.

Segi irakurtzen

Euskara ikasteko zailtasunak dituzten pertsonei, eta batez ere etorkinei, lanaren bitartez euskara ikasteko eta euskaraz lan egiteko aukera eman nahi die NEL proiektuak.
Proiektu pilotu honen arlo bat da da Salmenta euskaraz lantaldea. 2011ko irailetik aurrera, Tolosako kultur etxean ekimen honen inguruko ikastaroa ematen hasi ziren, eta urrian irten ziren lehen aldiz kalera produktuak saltzera.

Eskualdeko azoka eta txokoetan ikusi ahal izango duzue. Tolosan eta Villabonan postua astero jartzen dute, azoka egunetan. Tolosan beste data bat ere finkatu dute; izan ere, hilaren 17an, Mundialak kantu taldearen entseguan egongo dira, Laskorain Ikastolan, 17:00etatik aurrera. Horrez gain, eskualde guztira zabaltzea ere gustatuko litzaieke euren euskarazko salmena gunea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Tolosaldeko Hitzaren albistera (bertatik atera dugu argazkia) edo Banaiz Bagara elkartearen webgunera.

Horrez gain, Petrak etorkinei eta euskarari buruzko artikulu interesgarri bat plazaratu du Gipuzkoako Hitzan: "Espainiara al datoz etorkinak?" (Erabili.com-etik).

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.