2012/01/04

Abian da Bigarren Euskarazko Palindromo lehiaketa



AED elkartetik jakinarazi digute aurten ere Euskarazko Palindromo lehiaketa antolatu dutela. Parte hartu nahi baduzu,

egin klik hemen eta irakurri bidali diguten informazioa.


Kaixo egun on:

Bigarrenez AED elkartetik Euskarazko Palindromo lehiaketa antolatu dugula jakinarazteko idazten dizuet.

Diotenez, euskarazko palindromoen lehen lehiaketa 1923an “Kirikiño”k antolatu zuen eta 150 palindromo jaso ziren. Iazko lehiaketara aurkeztutakoak kopuru horretara heldu ez ziren arren, jasotako uzta oparoa izan zen, ( ikusi: http://aedelkartea.com/index.php?option=com_content&view=article&id=228 )



Hona hemen lehenengo edizioko irabazleak:

Euskal Herriko palindromo onena:

UTZI PENAK ANE; PIZTU! Juan Mari Agirreurreta Aretxabaletarrak egina.

Arrasateko palindromo onena:

ATZO, AROTZA, ZERUAK ERREKA UREZ AZTORA OZTA Aitor Bengoa Malbadirena

Aurtengoan ere uzta polita jasoko dugulakoan otsailaren 15a bitartean izango da lehiaketara aurkezteko aukera.

Lanak epaitzerako orduan ondorengoa baloratuko da: palindromoaren balio literarioa eta artistikoa, luzera, eta aberastasun semantikoa. Irabazleak Otsailaren 29an emango dira ezagutzera.

Bi sari izango dira aurtengoan ere:



Arrasateko onenarentzat; Txondorra erretegian bi pertsonentzako etxeko menu berezia.(

http://txondorra-sagardotegi.com/)

Euskal Herriko onenarentzat; Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo-sagardotegian bi lagunentzako sagardotegi afaria, logela eta gosaria.( http://www.txindurri.com/)



Oinarriak jarraian bidaltzen dizkizuet, AEDko webgunean daude zintzilikatuta (http://aedelkartea.com/index.php?option=com_content&view=article&id=229)



* Lehiaketa honetara aurkez daiteke bertan parte hartu nahi duen pertsona oro. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
* Lanak ulergarriak eta hizkuntza aldetik zuzenak izan beharko dira ezinbestean eta aurretik argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak.
* Palindromoak , otsailaren 15a baino lehen mezu bidez bidali beharko dira AED elkartera, aed@aedelkartea.com helbidera. Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, palindromoa aurkeztuko da, ezizen batekin; bestean, erabilitako ezizen bera eta egilearen datuak( izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa).
* Epaimahaia Marcos Gimeno palindromogilea, Oskar Elizburu Erdu-AEK euskaltegiko zuzendaria eta Amaia Arana Arrasateko Udal Euskaltegiko zuzendariak osatuko dute.
* Lanak epaitzerako orduan ondorengoa baloratuko da: palindromoaren balio literarioa eta artistikoa, luzera, eta aberastasun semantikoa.
* Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitatea ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har lezake epaimahaiak.
* Irabazleak, otsailak 29an, emango dira ezagutzera AED Elkartearen web gunean: www.aedelkartea.com eta sare sozialetan.
* Saritutako lanak, AED elkartearenak izango dira eta lanok ustiatzeko eskubidea AEDren esku utziko du egileak.
* Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea suposatzen du.

.
Adeitasunez
Maite Agirre Ena
AED elkarteko dinamizatzailea

1 erantzun:

Semaforoa,  10:44  

Txarli Gesteirak ere palindromoen gaia landu du Galtzaundi aldizkarian, 355. alean.

Sarean ikusi nahi baduzue, hemen dago: http://www.bedaio3000.com/zerorajasoa-palindromoen-mundua/

Utzi penak ane, piztu!

  ©Template by Dicas Blogger.