2009/12/14

"Abalcisqueta" desagertu egin da


 
Duela hilabete batzuk, Orendaingo herritar bat Semaforoarekin jarri zen harremanetan, salatzeko Alegian "Abalcisqueta" jartzen zuen kartel bat zegoela.
Segi irakurtzen
Hilabete batzuen ondoren, kartel hori kendu eta beste bat jarri dute. Oraingoan, ABALTZISKETA irakur daiteke, argazkian ikus dezakezuenez. Nola lortu da hori?
Semaforoaren bidez salaketa publiko egiteaz gain, kexa formala helarazi zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA). Alegiako Udalaren bitartekaritzarekin, salaketa Diputaziora iritsi zen, eta hango arduradunek kartela kendu eta berria jarri dute.
Zorionak, beraz, UEMAri, Alegiako Udalari eta, batez ere, Orendaingo herritarrari, XIX. mendeko kartela kendu eta XXI. mendekoa jartzea lortu dutelako.
Antzeko kasuren bat ezagutzen baduzu, atera argazki bat eta bidali gure helbidera: euskararensemaforoa@gmail.com.
Horrez gain, Orendaingo herritarrak bezala, salaketa dagokion erakunde edo enpresari iristea nahi badezu, bide hauek dituzu:
1) Behatokiaren web gunea
2) UEMAko udaletara jo eta kexa bertan jarri
3) UEMArekn harremanetan jartzea: gipuzkoa2@uema.org edo 943260372.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.