Showing posts with label INKESTAK. Show all posts
Showing posts with label INKESTAK. Show all posts

2011/09/14

Euskarazko hedabideak hobeak dira erdarazkoak baino?


Euskarazko hedabideak hobeak al dira erdarazkoak baino? Galdera horri erantzun argia eman dio Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikertzaileak: "Bai, hobeak dira". Begira zer dioen Gonzalezek:

Segi irakurtzen


"Hobeak dira euskarazkoak, eta hori frogatu nahi nuen. Horretarako, hedabide bakoitza bere herrialdean erdaraz gehien zabaltzen den komunikabidearekin konparatu nuen".

"XXI. mendean dagoen oinarri ustela da euskarazko albisteak kalitate txarragokoak direla. Uste ustel horri aurre egin diot".

(Berrian, 2011-06-24)

Hobeak izanik ere, ez du ematen euskaldunon kontsumo ohiturek euskarazkoak lehenestera jotzen dutenik. Euskaldunok gehiago irakurtzen/entzuten/ikusten ditugu erdarazkoak. Orduan, ez ditugu hobeak irakurtzen/entzuten/ikusten?

Emankizun berbera euskaraz edo erdaraz ikusteko aukera dugunean ere, erdarara jo izan dugu, Koldo Aldalur kazetariak jakinarazi duenez:

"[Txapeldunen Ligako] Finala batera eta antzeko baliabideekin eskaini zuten TVE1ek eta ETBko lehen kateak. Euskal Autonomia Erkidegoan audientzia datuak honakoak izan ziren: gaztelaniazko emanaldiak %54ko sharea, euskarazkoak %4,9koa. Raitinga, emanaldia zenbatek ikusi zuten alegia, 30.000 bat lagunek "gure hizkuntzan". Gaztelaniaz zenbatek ikusi zuten zeuek atera kontuak, niri lotsaren lotsaz matrailak gorritzen zaizkit eta!"

(Argia, 2011-07-24)

Guk inkesta egin nahi dugu, zure iritzia jasotzeko: hobeak dira euskarazkoak? Bai? Ez? Horregatik irakurtzen/entzuten/ikusten ditugu? Edo alderantziz?

Inkesta bete nahi baduzu, jo orrialdearen goialdera eta eskuinean hautatu erantzuna.

Eta gaiak gogoetarik sortzen badizu, bidaliguzu:

- Posta elektronikoz: euskararensemaforoa@gmail.com
- Facebook bidez
- Erantzunen atalaren bidez

Parte hartu!

Gaiarekin zerikusia duten beste albiste batzuk:

- ETB1. Kalera bere defentsan (Ramon Labaien, Irutzuloko Hitzan, 2011-09-08)
- Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua (Hainbat hedabidek, Semoroan)
- Napartheitb gehiagorik ez! (Eneko Gotzon Ares, Semaforoan)
- Maixol Arregi, ETB1en azken mohikanoa (Martin Kitto, Semaforoan)

Read more...

2011/08/26

Semaforokideen %87k eskualdeko alkateek prentsaurrekoak euskaraz egitea nahi dute


Soka luzea ekarri dute Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Ana Carrere Andoaingo alkateak euskaraz egindako prentsaurrekoek. Zenbait kazetarik jarrera hori salatu dute; adibidez, Isabel Landak, El País egunkarian edo Periodista Digitalek.

Segi irakurtzen




Semaforoan gaia gure eskualdera ekarri eta inkesta egin dugu. Hona hemen emaitzak:

Galdera

Ze hizkuntzatan egin behar dituzte prentsaurrekoak Tolosaldeko alkateek?

Erantzunak

- Euskaraz: 136 erantzun (%87)
- Euskaraz eta gaztelaniaz: 9 (%6)
- Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez: 7 (%4)
- Ez zaie inporta: 5 (%3)
- Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez: 0 (%0)

Oharrak

- Guztira, 157 bozka izan dira.
- Gailu bakoitzetik behin baino ezin izan da bozkatu.
- Inkesta hilabetez eduki dugu blogean, uztailaren 26tik abuztuaren 26 arte.

Ondorioak

- Ondorioak Tolosaldeko hautetsiek atera behar dituzte. Kasu egingo digute?
- Emaitzek gogoetarik iradokitzen badizute, jarri harremanetan gurekin, posta elektronikoz (euskararensemaforoa@gmail.com), facebook bidez edo erantzunen atalean.

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.