Euskal Herrian Euskaraz, 30 urtez
Euskal Herrian Euskaraz elkartea 1979. urteko azaroaren 4an aurkeztu zen jendaurrean. Beraz, hilabete honetan 30 urte bete dira mugimendu herritar eta euskaltzale hau lanean hasi zenetik. Durangoko Azoka aukeratu zen lehen agerpena egiteko eta “Euskararik gabe, Euskal Herririk ez” lemapean bidea egiten hasi zen.
Segi irakurtzen
Egun hartan, euskaldunok osatzen dugun komunitatea eta lurraldea aintzat harturik, egun oraindik gure helburu izaten jarraitzen duena plazaratu zen: Euskal Herri euskalduna erdiestea; eta helburu hori lortzeko, ezinbestean erakunde honek izaera erreibindikatzailea eta borrokatzailea izango zuela adostu zen.
Euskal Herrian Euskaraz sortu zenetik, argi geratu zen EHE ez zela izango bere ekimena bulego baten barruan aurrera eramango zuen eragilea, eta kalea hartzea eta herritarrei zuzenean interpelatzea lehenetsi zen jokamolde nagusi bezala.
Eta horrela ekin genion bideari, irmo, gogotsu, kementsu, eta helburua beti ere garbi genuelarik. Euskaldunoi urratzen zaizkigun hizkuntza eskubideen defentsa eta salaketa lanak hartu zuen gure jardunaren zati handi bat: "ezin da ahantzi euskara eta euskaldunok ez gaudela testuinguru neutral batetan kokatuta. Gure herriak, komunitateak eta hizkuntzak jasan beharreko erasoak bata bestearen atzetik etorri izan dira, egun bezalaxe. Mota askotakoak eta garaira egokituak, baina egituran komunak diren ezaugarriekin: euskalgintzaren ekimena oztopatu, normalizazio prozesua geratu, zatitzen gaituen egitura juridikoa indartu eta babestu...".
Euskarak jasandako eta egun oraindik jasaten duen zapalkuntza agerian uzteaz gain, EHEren beste jardun nagusiak Euskal Herri euskaldun hori gaurdanik eraikitzean datza, hots, dinamika eraikitzaileak abiatzean. Euskarari lehentasuna ematea edozein oinarritzat hartzen dugu, eta Euskal Herri osorako euskararen ofizialtasunaren aldarriak paper berezia jokatzen du bide horretan. Alta, eraikuntza lan hori auzolanean oinarritzea bultzatzen dugu, euskaraz bizi nahi badugu, norbanako bakoitzetik hasita baina guztiok batera ekin behar baitiogu, urratsz-urrats, Euskal Herri euskaldunaren bideari.
Herria berreuskalduntzeko bidean, EHEtik normalizazio prozesuan lan egiten dugu euskalgintzako beste hainbat eragilerekin batera. Kontseiluaren sorrerarekin batera, normalizazio planak bultzatu ditugu herrietan, eta baita nazio mailan ere. Normalizazio planetan eragile sozial, politiko eta sindikalekin batera, herritarren parte hartzea bultzatu nahi dugu EHEtik.
Eta horrela iritsi gara, borrokaz borroka, gaurko egunera. 30 urte daramatza EHEk Euskal Herria berreuskalduntzeko bidean urratsak ematen; 30 urte luze, euskaldunon hizkuntza eskubideen aurkako erasoak salatzen, euskararen normalizazio prozesuan akuilu lana egiten, euskaraz bizitzeko hautua hedatzen eta herritarrei ibilbide horretara atxikitzeko dinamikak eta espazioak eskaintzen. Halarik ere, duela 30 urte EHE sortzera eraman zuten funtsezko arrazoiak arnas betean dira egun, tamalez.
EHEri buruzko beste artikulu interesgarri bat: "Euskararik gabe Euskal Herririk ez".

0 erantzun:
Post a Comment