2012/04/11

"Aurten noraino?": Abian da errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina


Abian da "Aurten noraino?" kanpaina, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina. Tolosaldeko 17 udalek, Kontseiluak eta Galtzaundik sustatu dute kanpaina, bi helbururekin: batetik, errenta aitorpena euskaraz egiten dugunak gero eta gehiago garela jakinaraztea, eta, bestetik, herritarrak aitorpena euskaraz egitea bultzatzea. Argazkian dituzu sustatzaileetako batzuk.

Aitorpena euskaraz egiteko zer egin behar den jakinarazteko, 11.000tik gora esku-orri eta 370etik gora kartel banatu dituzte eskualdean. Esku-orria ikusteko, egin klik hemen (PDFa da).

Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten errenta aitorpeneko kanpaina baliatuko du, Diputazioarekiko harremana euskaraz egin nahi dutenen errolda osatzeko, eta hori ere kanpainaren indargarri izango da.

Tolosaldeko Hitzak ere jaso du berria. Albistea irakurtzeko, egin klik hemen.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.