2010/05/31

"80 egunean" filmak uste baino ikusle gutxiago izan ditu lehendabiziko egunetan


Lau haizetara zabaldu dute "80 egunean" euskarazko filmari buruzko propaganda. Maiatzaren 21etik zine aretoetan dago, eta kritika oso onak izan ditu. Webgune dotorea ere sortu dute.

Istorioa ezagutuko duzue honezkero: bi andre helduren arteko maitasun harremana kontatzen digute. Dena alde izan arren, aurreneko egunetan uste baino ikusle gutxiago izan ditu pelikulak, ekoizleek jakinarazi dutenez.

Nork bere iritzia izateko eta joan edo ez erabakitzeko, ez da hoberik bistadizo bat ematea baino. Trailerra ikusi nahi baduzu, egin klik hemen. Eta filma ikusi duten iritzien berri izateko, egin klik hemen.


Read more...

2010/05/27

"Tolosa & CO" marka eleanitza? (II)





Tolosa & CO markarekin gertatutakoak soka luzea ekarri du sarean. Semaforoan egindako salaketak www.sustatu.com webgunean izan du oihartzuna, eta kritika kritikaren gainean jaso du marka berriak.

Read more...

2010/05/20

Hitzapasa, hiztegia lantzeko jokoa sarean


Hementxe da euskarazko Pasapalabra. Maite Goñi Ordiziako Jakintza Ikastolako eta EuskalJakintza blogaren sustatzaileak Hitzapasa sareratu digu: alfabetoko hizki guztiekin errosko bat osatzen dute, eta guk hizki bakoitzarekin hasten den hitza asmatu behar duzue.

Badago, beraz, teknologia berriekin euskara(z) ikastea eta gozatzea.

Egin proba! Seguru ondo pasako duzula! Egin klik hemen!

Read more...

Bertsolaritza sano dabil Alegian



Azken egunetan, hiru albiste on izan ditugu Alegian, bertsolaritzarekin lotuta:

- Herriko Bertso Eskolak diskoa kaleratu du, izen xelebre samarrarekin: "Hustukoixkiu!"
- Mikel Artola alegiar gaztea Osinalde Bertso Sariketaren irabazle atera da.
- Felix Irazustabarrenak Gipuzkoako Bertsozale Elkartean jarraituko du, lehendakari postua utzi eta idazkari postua hartuta. (Galtzaundi aldizkariaren 323. alean).

Semaforoak hirurak zoriondu nahi ditu. Zorionak eta aurrera!

Read more...

2010/05/19

Beste traba bat euskaraz bizi nahi dugunontzat


Jaurlaritzak, euskararen aurkako hizkuntz politikaren baitan, beste urrats bat eman du: administrarien lan eskaintza publikoko euskara eskakizunak jaitsi ditu. Hartara, aurreko lan eskaintzan baino langile gutxiagori eskatuko die euskara jakitea.

Horren harira, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Zuzendaritza Batzordeak iritzi artikulua argitaratu du, izenburu honekin: "Beste traba bat euskaraz bizi nahi dugunontzat". Hona hemen artikuluaren pasarte esanguratsuenak:

Segi irakurtzen



"Gaztelaniaz ez dakien inor ez du onartzen Jaurlaritzak, baina euskaraz ez dakitenak bai, eta horretan datza Jaurlaritzaren apustu estrategikoa. Administrazio elebidunean langile elebakarrak kontratatzen jarraituko dute, eta hori da Jaurlaritzak hizkuntzen estatus ofiziala berdintasunean ulertzeko duen modua".
"Azken batean, hemen, Euskal Herrian, hizkuntz gatazka bat dago, eta ez da erdaldunen eta euskaldunen artekoa, ezta Euskal Herrian erdaraz bizi nahi dutenen eta euskaraz bizi nahi dugunon artekoa, baizik eta euskaraz bizi nahi dugunon eta euskaraz bizitzen uzten ez digutenen artekoa. Eta, gatazka horretan, argi dago Jauirlaritza non kokatu den".

Artikulu osoa irakurtzeko, egin klik hemen.

Read more...

2010/05/18

TOLOSA & CO marka eleanitza?





Tolosako Igarondo eta Alde Zaharrak merkatari elkateak bategite prozesuan, herriko ostalaritza eta zerbitzuak batuko dituen marka berri bat sortu dute: TOLOSA & CO. Aurkezpenean egindako adierazpenen arabera, “hiru hizkuntza batzen dituen leloa da”. Tolosaco ere irakurri omen liteke.
Segi irakurtzen


Ez da aurreneko ingelesezko kutsua duten izenak erabiltzen direla horrelako ekimenetarako. Apirilean, Tolosako merkatariek, Stock & Braderie in Tolosa izeneko ekimena egin zuten.

Badira ingelesezko izena hartzen duten beste hainbat ekimen ere Tolosaldean. Udara partean esate baterako Gure Txokoa summer izeneko musika jaialdia egiten dute Berrobirako bidean dagoen garai bateko dantzalekuan.

ToPIC ere, dagoeneko barneratutako izena da, baina erderazko izena da Nazioarteko Txotxongilo Zentroak duena: Tolosa Puppetry International Centre.

Aurretik ere ezagunak ditugu, Tolosan eginak diren, World Kafea eta Tolosa Gourmet ekimenak.

Tolosa eta bere irudia zabaltzerakoan, gurea ez den hizkuntza lehenesten al da?

Euskarak ez al du balio salerosketarako, propagandarako?

Moderno itxurak eman nahian, nago ez ote ditugun inoiz baino pellokeri gehiago egiten.

Read more...

2010/05/17

Lehen, Herri Irratia; orain, berriz, Radio Popular




Txolarre Irratiko azken tertulian, Herri Irratiari eman genion semaforo gorria, eta ez gara operazio mediatiko-enpresariala euskararen kalterako izango dela salatu dugun bakarrak. Hona hemen Alberto Gartzia kazetariak Berrian egindako salaketaren pasarte bat:

Diotenez, uhin berrian ere jainkorik ez da faltako. Ez eta lege zaharrik ere. Diosalak kenduta, erdara garbian, por supuesto. Beti ere, antzinako diskoen modura, jabearen esanetara: hitz-aLa-pitz. Zeruan bezala, infernuan ere. In secula seculorum. Amen. Eta bego goian, non bestela, Herri Irratia.

Gutun guztia irakurtzeko, egin klik hemen.

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.