2011/07/11

Espania eta AEB, elebakarkeriaren erresumak?




Txistea baino gehiago, zer pentsatua ematen duen gogoeta ekarri digu Toni Mollák www.gipuzkoaeuskara.net-en bidez. Hauxe da artikuluko pasadizo deigarriena, gure ustez:

Segi irakurtzen


Japoniar batek bere ustez txistea zen hau azaldu zigun: «Bi hizkuntza hitz egiten dituena elebiduna da, ezta?», baieztatu/galdetu zuen Nobuk. «Hiru hizkuntza hitz egiten dituena, hirueleduna. Eta hizkuntza bakarra hitz egiten duenari, nola esaten zaio?», galdetu zuen jarraian. «Estatubatuarra!», erantzun zion bere buruari barre algaraka. «Edo espainiarra», erantzun nion nik; eta, jarri zuen aurpegia ikusita, ez zuela txistea harrapatu iruditu zitzaidan".

Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.