2010/11/19

Ezabaketa Astea azaroaren 20tik 27ra (EHE)


Euskal Herrian Euskaraz taldeak deituta Ezabaketa Astea izan dugu, azaroaren 20tik 27ra bitartean. Ekimen mordoa egin dituzte Euskal Herrian zehar, eta eskola euskalduntzea izan da aldarrikapen nagusia.

Ezabaketa Astearen gainean iruzkin asko sortu dira Zuzeu albistarian. Iritziak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.

Read more...

2010/11/17

Anjel Lertxundik beste deitura bat jarri dio "Noentiendotarrismoari": Elefobia

Nola esaten zaie noentiendotarrek duten jarrerari?


Hona hemen Lertxundik botatako galdera: Nola deitzen zaio lur elebidun baten hizkuntza bakarreko justizia praktikatu nahi duenari, indartsua inposatu ondoren ahulari ez presiorik egieko eskatzen duenari, hizkuntza handiak eta txikiak bereizten dituenari, "habla en cristiano" esan eta praktikatzen duenari?

Anjel Lertxundik izena jarri dio Berriako "Hitz beste" zutabean: elefobia. Zutabea irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

Read more...

Aita batek esana: Bob Esponjak badaki euskaraz!


Sona handia izan du sarean Mikel Soto editoreak gaur8.info-n argitaratutako artikuluak. Artikuluaren izenburua, oso esanguratsua: "Bob Esponjak ez daki euskaraz".

Horren harira, aitatxo batek idatzi digu jakinarazteko Bob Esponjak badakiela euskaraz, eta horren frogak eman dizkigu, Euskarazko Produktuen Katalogotik aterata: "Nahastea ikasgelan", "Barraskiloen lasterketa handia", "Galtzaile arrosa handia", "Bob Esponja medikuarenean", "Beti zurekin", "Olatu gainean" eta abar.


Oraingoz, hori daukagu. Noizko, Bob "Belakia" euskaraz telebistan?

Katalogoa ikusteko, egin klik hemen.

Read more...

Kezkagarria da euskarazko hitz batzuk nola erabiltzen diren gaztelaniaz


Juan Jose Semaforoaren lagunak albistearen arrastoan jarri gaitu: Real Academia de la Lengua Españolak "abertzale" hitzari "nacionalista radical" adiera eman dio. Hainbat taldek kritikatu dute hori, eta esanahia aldatzeko eskatu.

Guri La Gallina Vascak egindako kritika gustatu zaigu, nahiz eta zoritxarrez gaztelaniaz bakarrik egon.

Aizue, eta gu euskaltzaleak bagara, "erradikalak" gara?

Read more...

Diruz lagundu! Zonifikazioa apurtu! (Sortzen Ikasbatuaz)


Egun , oraindik, euskal herritar askok urratuta dute euskaraz ikasteko eskubidea. Nafarroako zonalde "ez" euskaldunean kokatuta daude Mendigorria, Larraga eta Artaxoa eta beraz, herri hauetan, administrazioak ez du eskeini nahi kalitatezko hezkuntza publikoa eta euskalduna. Adibidez, 6 ume daude aurten Mendigorrian euskaraz ikastea hautatu dutenak. Hauek taxi bat hartzen dute egunero Garesko eskolara joateko eta egunean 30-35 euroko kostua dute. Ikasturte honetako 175 eskola egunetan 5.252 euroko kostua aterako zaie ume hauen gurasoei.

Segi irakurtzen

Guraso hauen eskubideak bermatzeko Euskal Herri osoan euskarak ofizialtasuna behar du. Guraso hauei irtenbide erreal bat emateko, ofizialtasuna aldarrikatu eta hurrengo urtean Mendigorrian eta Euskal Herri osoan, guraso gehiago euskaraz ikastera anima daitezen, garraioaren ordainketan diruz laguntzea pentsatu pentsatu dugu.

2010eko apirilaren 18an, 4.000 euskal herritar batzea lortu genuen eta ozen oihukatu zen zonifikazioaren aurka Artaxoa herrian.

Bost umeek, euskaraz ikasi ahal izateko beharrezkoak zituzten 5.252 euroko kopurua lortu genuen! Aurten ere bai!

Euskadiko Kutxa: 3035 0058 36 0581182278
Kontzeptua: ofizialtasuna!!!

Euskal Eskola Publiko Berriaren Alde lanean diharduen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko ikastetxe publiko euskaldunak biltzen dituen eskola sarea da Sortzen-Ikasbatuaz.

nafarroa@sortzen-ikasbatuaz.org
Tel.: 948221380
Jarauta kalea 32, behea
Iruñea (Nafarroa Garaia, Euskal Herria)


Read more...

Euskaldunon eskubideak eta betebeharrak (Beñat Gaztelumendi)


Beñat Gaztelumendi Semaforoan txoko pribatu bat egiteko bidean doa. Duela aste batzuk "Hizkuntzak eta eremuak" artikuluaren berri eman genuen, eta, orain, "Euskaldunon eskubideak eta betebeharrak" argitaratu du Berrian.

Segi irakurtzen

Semaforoaren ustez merezi du artikulua osorik irakurtzea, baina zati bat nabarmendu nahi dugu: "[...] saldu izan digute ez dagoela euskara babesten itsutu beharrik. Hizkuntzak gauza naturalak direla, etxean ikasten direnak. Hortik aurrera lan egitea inposizio bat dela. Kalean bakoitzak nahi duena egin behar duela. Inork ez daukala berea ez den hizkuntza bat ikasi beharrik lanean onar dezaten".

Artikulu osoa irakurtzeko, egin klik hemen.

Read more...

2010/11/15

Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar ala barre?




Donostiako lagun batek goiko argazkia bidali digu, salatzeko kartela hilabete dezentez egon dela denon begien aurrean eta inork ez duela ezer egin akatsa zuzentzeko.

Semaforoan, aukera hori ROBETXATU nahi dugu, honako galdera hau botatzeko: Zer egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Negar edo barre?

Gure aholkua, hauxe: halakoak aurkitzen badituzu, hartu kamera, atera argazkia eta bidali semaforora (euskararensemaforoa@gmail.com).

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.