2010/12/30

"Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz" jarri dute abian Tolosako dendetan




Abenduaren 20tik aurrera "Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz" kartelak ikusiko zenituzten Tolosako denda askotan. Kartelak kanpaina baten isla dira, eta kanpainaren helburua da dendariak eta bezeroak gonbidatzea salerosketan Tolosan berezko den hizkuntza, euskara, erabiltzera. Egitasmoan eragile hauek ari dira elkarlanean: Galtzaundi, Kontseilua, Tolosako Udaleko Euskara zerbitzua, Tolosa&Co eta hiru ikastetxe (Orixe, Laskorain eta Hirukide).

Segi irakurtzen


Ekimenak hiru atal izan ditu: jakintzaren behaketa, erabileraren behaketa eta hizkuntza paisaiaren behaketa.

Jakintzaren behaketa Tolosa&Co elkartearen ardura izan da. Dendetan inkesta bat banatu dute, jendaurreko langileen hizkuntza maila ezagutzeko. Horrez gain, Tolosan euskara ikasteko dauden aukeren gaineko informazioa banatu dute.

Erabileraren behaketan, hiru ikastetxeetako 27 ikasle aritu dira. 75 dendatan, 200 elkarrizketa egin dituzte, bezeroen eta langileen arteko hizkuntz jarrerak behatzen. Hona hemen datuak: elkarrizketen %47 euskaraz egin dira, %24 gaztelaniaz eta %29 ele biz. Elebitako horietatik %50ean agurra baino ez da izan euskaraz; hau da, beste guztia gaztelaniaz izan da.

Hizkuntza paisaiaren arduradunak Galtzaundi eta Kontseilua izan dira.

Eragileek prentsaurrekoan ekimena baloratu dute.

Kontseiluko ordezkariak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei, horrelako lanketak aberasgarriak direlako eta euskararen egoera barneratzeko aukera dutelako.

Galtzaundiko ordezkariak aurreratu du datu onak espero dituztela eta azterketa burututakoan merkatari elkartera eta udaleko euskara zerbitzura igorriko dutela azterketa osoa.

Tolosako Udaleko ordezkariak dendarien eragina nabarmendu dute eta iragarri dute eragileekin elkarlanean jarraituko duela gisa horretako kanpainak bultzatzen.

Tolosa&Co-ko ordezkariak adierazi du Tolosan euskaraz erosteko aukera dagoela, euskararen aldeko apustua egiten dutela eta horretan ahaleginduko direla aurrerantzean ere.

Ekimenari buruz gehiago jakin nahi baduzu: jo Galtzaundiren webgunera edo Tolosaldeko Hitzara.


Read more...

2010/12/23

Bartzelona Futbol Taldeari, eskerrik asko


Ez, hizki hauen helburua ez da Bartzelonak ematen omen duen ikuskizunagatik eskerrak ematea. Hara zer jakin dugun: Bartzelona-Reala partidaren aurretik, Bartzelonak euskara hutsezko idatzia eman zien Euskal Herritik joandako hedabideei.

Moltes grácies, Barcelona!

Badute zer ikasia beste batzuek!

Read more...

AEKren partetik Zorionak!


Aitor Calvillok, AEKren izenean, goialdeko postaltxoa bidali digu, mezu honekin:

Zorionak eta urte berri on, euskalakari!

Semaforoaren partetik urte berri on zuei ere, eta Korrika on!

Read more...

Txorizonak eta Urte Zerri On!


Jaso ditugun postaltxo guztien artetik originaleenetakoa hauxe da. Mirenek bidali digu, eta "Txorizonak" eta "Urde Zerri On!" opa digu.

Umore faltarik ez dezagula izan 2011n ere!

Read more...

UEMAren partetik, urte berri on!


Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urte berri on opa digu, goialdeko postal horren bidez.

Semaforoaren partetik ere urte berri on!


Read more...

Zigor Agirrezabalaren partetik, Gabon pasa!




Zigor Agirrezabalak zorion goialdeko postala bidali digu testu honekin:

"Hurrengo urtean,
eta denon artean,
ea horma guztiak
apurtzen ditugun.

Gabon pasa!"

Semaforoaren partetik, gabon pasa Zigor eta gainerakoei! Lan handia izango dugu hormak apurtzen.


Read more...

Erein argitaletxeak urte berri ona opa digu




Erein argitaletxeak urte berri ona izan dezagula opa digu, eta, horretarako, goialdeko postaltxoa bidali digu, Xabier Leteren testu zoragarri batekin.

Semaforoaren partetik ere urte berri on Ereinekoei eta beste guztiei!

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.