Amezketako Udalak barne erabilera plana onartu du
Amezketako Udalak euskararen barne erabilera plana abian du, osoko bilkurak onartu duenetik.
UEMAk diseinatu du plana, eta neurriak abian dira.
Segi irakurtzen
Nolanahi ere, plana abian jartzeak ez du alde handirik ekarriko aurreko egoeraren aldean. Izan ere, UEMAn egon gabe ere, Amezketako Udalak ehuneko handi batean betetzen zituen UEMAren irizpideak.
Irizpide horien baitan, herritarrei zerbitzua euskaraz ematea da lortu beharreko helburu nagusia. Horren harira, aldaketak ekarriko ditu planak; esate baterako, herritarrentzako ikastaroak euskaraz izango dira, herriko kartelak euskaraz egongo dira (obretakoak...), udalak kontratatutako enpresek euskararen gaineko betekizunak izango dituzte...
UEMAri eta Amezketako Udalari ezinbestekoa iruditzen zaie herritarren parte hartzea. Edozein kezka, proposamen edo salaketa egiteko, herritarrak UEMAko bulegoarekin harremanetan jar daitezke: 943260372 edo gipuzkoa2@uema.org.

1 erantzun:
Tolosaldeko Hitzak ere tarte bat eskaini dio albisteari:
http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2010-02-19/p00006008/Euskararen_barne_erabilera_plana_onartu_eta_abian_jarri_du_Udalak.htm
Post a Comment