Abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina jarri dute abian UEMAko herrietan
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abian jarri du abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina, Guk abizenak, zuk? leloarekin, eta dei egiten die euskaldunei bere izanarekin koherente izateko eta abizenak euskalduntzeko.
Izan ere, edozein udalerritako telefono listina hartu besterik ez dago kanpainaren premiaz ohartzeko: Aguirre, Echeverría, Alcain, Ormaechea, Urretavizcaya...
Abizena aldatzea, gainera uste baino errazagoa da. Zer egin behar duzuen jakin nahi baduzu, sakatu hemen.
1 erantzun:
Txolarre Irratian ere tarte bat eskaini diote kanpainari:http://www.txolarre.org/sarrera.htm
Post a Comment