21 enpresaren hizkuntz portaera aztertu du Adunako Udalak
Herriko enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko aurreneko urratsa eman du Adunako Udalak. Izan ere, herri txikia izanagatik ere, enpresa ugari dago Adunan, eta udalak han ere euskararen aldeko neurriak hartzeko premia ikusi zuen. Galtzaundirekin sinatutako hitzarmenaren bidez eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen aholkularitzapean, 21 enpresek euskararekin zer-nola jokatzen duten aztertu du udalak.
Arantza Aburuza alkateak begi onez hartu ditu datuak, eta enpresen datuak biltzea aberasgarria dela iruditu zaio. Etorkizunera begira, zer-nolako diru laguntzak eman aztertzen ari da udala.
Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.
0 erantzun:
Post a Comment