Badago gurea bezalako herri bat 50 urteren buruan euskalduntzea?
Izenburuan botatako galderari erantzun borobila eman dio Mikel Hernández Abaituak: "Gurea lako herri bat 50 urtean euskaldundu daitekela uste dauenak ez daki ezer soziolinguistikaz. Hortik baikortasunak eta ezkortasunak".
Mikelek Bizkaie! aldizkarian egin ditu adierazpenak, "Azukre xehea, gatz larria" liburuaren harira. Elkarrizketa irakurtzeko, Bizkaie! aldizkariaren webgunera jo dezakezu.
Gaiarekin lotuta, hizkuntz politikaren errotiko aldaketa bat nondik etor litekeen ikusteko, artikulua idatzi du Gotzon Barandiaran idazleak Garan: "Euskalgintzak ebatzi".
Euskaldundu liteke gure herria 50 urtean? Horra hor galdera. Erantzunik edo gogoetarik baduzu, bidaliguzu: euskararensemaforoa@gmail.com.
0 erantzun:
Post a Comment