100. BIXI BIXI SEGURA IRRATIAN
Lehengo asteazkenean, maiatzaren 26an, 100. Bixi bixi irratsaioa eskaini zuten Segura irratitik. Saio berezi honetan, segurarrek eman zuten herriko biziaren berri, guztia Segurako Herriko Plaza Nagusian. Gonbidatuen artean modu batera edo bestera “herriko bizitzan” parte hartzen duten hainbat lagun izan ziren.
Segi irakurtzen
BIXI BIXI Segurako EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan Segura Irratian egiten duten irratsaioa da. Hitz edo Irri euskara elkarteak bultzatuta eta Segurako udalak eta Foru Aldundiak babestuta. Saioak euskara biziberritzea du helburu eta nahia. Horrela astero-astero hainbat arlo jorratuz, euskara han eta hemen duen presentziaz argibideak ematen dituzte, gai bakoitzean adituak diren gonbidatuekin. Segurakoek batez ere eta Goierriko gaiek izan dute lehentasuna beti Bixi-bixin.
Gure semaforoan egiten dugun bezala, euskararen aldeko jarrerak zoriondu edota bere kasuan salatu ere egiten dute, egoera bakoitzean erlearen EZTIA (semaforo berdea), edota ZIZTADA (semaforo gorria) eskainiz.
Zorionak BIXI BIXI irratsaioa bultzatzen duten guztioi.

0 erantzun:
Post a Comment