2010/10/15

Adunako Udalak laguntza eskaini die herriko enpresei, lan munduan euskara bultzatzeko




Adunako Udalak gutunak bidali dizkie herriko zenbait enpresari, euskararen alde egiten duten lanarengatik zoriontzeko eta aurrerantzean ere euskararen aldeko lanarekin jarraitzeko laguntza eta aholkularitza eskaintzeko.

Segi irakurtzen


Zoriondutako enpresak honako hauek dira: Marmoles Arrilanak, Urritza jatetxea, Uztartza aterpetxea, Aburuza sagardotegia, Andretegi lore ekoizpena, Arregi Etxabe JJ birziklapen enpresa, Hol-Altz egun tratamenduko enpresa, Sointek animazio enpresa, Zabala sagardotegia eta Zumeta bizitegia. Horiez gain, Adunako Udalak eskura dituen baliabideak jarriko ditu laguntza eske doazen herriko enpresen esku.

Adunako Udalak iazko urriaren 9an sinatu zuen hitzarmena Galtzaundirekin, herriko enpresetan euskararen erabilera sustatzeko. Planean 90 enpresa sartu dira, eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ere laguntza eman du. Hasieran, planaren sustatzaileak enpresekin harremanetan jarri eta bisitak egin zituzten, enpresaz enpresa hizkuntz egoera zein zen jasotzeko. Udalak emaitzak baloratu eta jarrera eta neurri aproposena zutenak zoriontzea erabaki du, baita laguntza eta aholkularitza emateko bideak irekitzea ere.

Plan hau abian jarri arte, Adunako Udalak ez zuen inolako lanketarik egin, nahiz eta herrian enpresa asko egoteak asko baldintzatzen duen herriaren egunerokotasuna, baita hizkuntzaren presentzia eta erabilera erte. Nolanahi ere, plana ez zen zerotik abiatu. Sei enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria zuten, eta beste askok, ziurtagiririk ez eduki arren, euskararen aldeko apustu garbia zuten eginda.


0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.