2011/01/19

Palindromo lehiaketa: burua astintzeko aukera ederra!


Hona hemen burua astintzeko aukera ederra: palindromo lehiaketa! Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak antolatu du, eta sari goxoak eskaini.
Palindromoa ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen den hitz, esaldi edo zenbakia da; euskaraz, adibidez, "Nik enara neraman amaren aranekin" (Teresa Igeregik sortua).

Segi irakurtzen


Halako lehiaketen aurrekaria aspaldikoa da, 1923koa. Ebaristo Kirikiño idazleak antolatu zuen, Euzkadi egunkariaren orrietatik. Bi hilabeteotan 150 palindromotik gora jaso omen zituzten.

Parte hartu nahi baduzu eta nondik hasi ez badakizu, "Hitza azti" liburuaren aipamenera jo dezakezu.

Lehiaketan parte hartzeko epea otsailaren 11n bukatuko da. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.