2011/01/04

Telefono konpainiak eta euskara: denak ez dira berdin




Sarearen bidez, Lander Iruretagoiena ezagutu dugu, eta oso informazio baliagarria eman digu telefono konpainiek euskaldunoi ematen dizkiguten aukerei buruz. Semaforoaren beste lagun batzuek Landerrek emandako informazioa osatu dute.

Izan ere, konpainia guztiek ez dute berdin jokatzen euskararekin, Adibidez, Euskaltelek defektuz ele biz bidaltzen du faktura, batzuek euskaraz jasotzeko aukera ematen dute, eta beste batzuek ezta hori ere.

Zerrenda honetan ikus ditzakezu denoi esker bildutako datuak.

IKUSI ZERRENDA


MOVISTAR

Faktura euskaraz eskatzeko? Deitu 1004ra.

Irakurle batek esan digunez, Telefónicak eta Movistarrek ez dute arreta euskaraz eskaintzen.

EUSKALTEL

Eskaera eginten ez baduzu, faktura ele biz iristen zaizu.

Faktura euskaraz eskatzeko? Deitu 1717ra

Erantzungailua euskaraz jartzeko? Finkoetan, deitu 1201era, eta mobiletan 262ra (bietan doan)

Horrez gain, ahoz euskaraz egiteko, deitu 262ra

VODAFONE

Faktura euskaraz eskatzeko? Deitu 123ra.

Arreta euskaraz eskatzeko? Berez badago aukera, baina askotan ez da euskaldunik egoten.

YOIGO

Faktura euskaraz eskatzeko? Deitu 622ra

EROSKI MOVIL

Faktura euskaraz eskatzeko? Informazio kontraesankorrak jaso ditugu: irakurle batek esan digu ez dagoela modurik euskarazko faktura lortzeko, eta beste batek badagoela aukera 902540340ra deituta.

Beste telefono konpainia batzuk ere badaude, baina ez dugu haiei buruzko daturik biltzerik izan (Jazztel, Ya.com...).

Bestalde, mobilak euskaraz konfiguratzea ez dago konpainien baitan, modeloaren baitan baizik.

Eskertuko genuke denon laguntza okerrak zuzentzeko edo informazioa osatzeko (euskararensemaforoa@gmail.com).

Landerren bloga ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen.

19 erantzun:

Edurne Alegria,  12:07  

Kaixo lagunok,
Oraintxe irakurri dut erabili.com-en "Telefono konpainiak eta euskara"
artikulua. Oso ondo deritzot eremu horretan egiten ari zeraten lana.
Jakin behar genuke baita ere zer egin behar den telefono fijoetan,
konpainiatik jasotzen ditugun ahozko mezuak, eta erantzungailua bera ere,
euskara hutsean izan dadin. Zeren hainbat etxe euskaldunetara deitzen
dugunean erantzungailuaren erantzuna erdaraz jasotzen dugu.
Bestalde, galdera hau Hegoalde zein Iparralderako balio du.
Eta behin informazioa jakinda, zabaldu egin beharko litzateke Euskal Herri
osoan.
Mila esker aldez aurretik

Edurne Alegria

lander 20:27  

Euskaltelen, finkoetan, 1201 telefonoan alda dezakezu erantzungailua. Mugikorretan 262 telefonoan (doan bietan).

Beste konpainietan ez dakit egin daitekeen , edo, egin ahal izatekotan nola egin daitekeen.
Orain urte batzuk uste dut Telefonican egin zitekeela. Ez dakit orain posible den. Nik dakidanez, Telefonica eta Movistarren arreta jada ez dute euskaraz eskaintzen (lehen, behintzat, bai). Dakidanak, zuzen diezadala. X )

kepa,  01:53  

Nik Movistar-ekoei Zaldieroren zinta hau bidali nien: http://www.berria.info/argazkiak_jarraia/egunekoak/2010-11-25/zaldieroa.jpg


Horixe baita deitzen diezunean gertatzen dena euskaraz egin nahi baduzu.


Ona da gero zinta hori!
Noski, ez zidaten erantzun. Ulertu zuten?

Aitor (Zuzeu albistarian),  22:45  

Telefono konpainia guztiak ez dira berdinak, ez horixe. Agian okerrena EROSKI MOVIL da. EUSKAL HERRIKO BERTAKO ENPRESA IZANAGATIK, EZ DAGO MODURIK HAIENGANDIK FAKTURAK EUSKARAZ JASOTZEKO. Erdara huts-hutsean bidaltzen dituzte!!! Ahots-buzoia ere erdaraz erabiltzeko beste aukerarik ez dute ematen. Fakturarekin batera bidaltzen dituzten propagandak, abisuak eta bestelakoak ere erdara hutsean bidaltzen dituzte. Hainbat bider eta bide desberdinez eskatu diet egoera zuzentzeko..., azkenean gogaituta euren bezero izateari utzi diot abenduan...

Pello Andrearriaga (Zuzeu albistarian),  22:48  

Joan den ostiralean bertan niri Vodafonekin gertatu zitzaidana: Vodafoneko zerbitzuak euskaraz jasotzeko aukera ematen dute eta hala eskatuz gero zuk berriro aldatu arte honela hartuko zaituzte. Deitu eta ditxosozko zinta atera zen euskaraz pixka bat itxaroteko esanez, momentura emakume batek españolez erantzun zidan, nik berriz euskarazko zerbitzua neukala eta hala nahi nuela, ba, "hemen ez dago momentuan inor euskaraz dakienik, beraz, nahi baduzu berandugo deitu edo niri esan" Euskaldunolk beti bezela 2. mailakoak.

Deustu (Sustatun),  22:54  

Ia konpainia guztiek Hego ameriketan dituzte euren "call center"ak. Horrela dirua aurrezten dute, hango langileei gutxiago ordaintzen dietelako. Euskaltel-ek hori ezin du egin (zerbitzua euskaraz egitean). Nik dakidala behintzat, ez du call center-ik Hegoamerikan. Lehiatzeko oztopo handiago, Euskaltel-entzat. Euskaldunei antza, hori 5 axola: garrantzitsuena prezio merkea omen...

Euskararen bidez lanpostuak EHn sortzen dira (horretarako euskararen DEMANDA egon beharko litzateke)

Iñaki Irazabalbeitia (Sustatun),  22:58  

Ez zaizu arrazoirik falta Deustu!

ITZ (Sustatun),  22:59  

Guk Vodafonekin dugu kontratatua mobil zerbitzua eta euren webgunea euskaraz erabiltzen dugunetik bezeroaren arreta zerbitzura deitzen dugunean zuzenean euskaraz artatzen gaituzte. To EUSKALtel!

Semaforoa,  23:44  

Erantzunetan emandako datuak jatorrizko albistean sartu ditugu.

Inork beste ekarpenik badu idatzi helbide honetara: euskararensemaforoa@gmail.com.

Mila esker denoi!

Ulertu ezinik (Sustatun),  15:33  

ITV: Ez dakit zegatik batzuk Euskaltel-en aurka azaltzen diren. PNV atzetik dagoela edo?? Ni ez naiz batere PNV zalea, baina uste dut PNVk egindako gauza onenetarikoa EUSKALTEL sortzen laguntzea dela. Horrelakoak dira independentzia ERAGINKORrera, PRAGMATIKOra hurbiltzen gaituzten ekintzak. Euskaltel-ena ez da soilik faktura edo zerbitzuak euskaraz ematea; Ibilaldia, Euskaltzaindia, Kilometroak... laguntzea, publizitatearen %50 euskaraz izatea... Hori, Vodafone edo Movistarrek egiten al dute???? Ezetz uste dut.

Tele foniko (Sustatun eta Semaforora ere bidalia),  15:34  

Ados aurrekoak esandakoarekin.
-Euskaltelek euskararen aldeko ekimenetan parte hartzen du (beste konpainiek, hain jatorrak ez dute euro bat ere jartzen)
-Euskaltelek publizitatea euskaraz egiten du (askotan gainera modu txukunean). Publizitate instituzionala alde batera utzita gure kaleetan dauden kartel publizitario guztiak erdera hutsez dira, Euskaltelenak izan ezik. Euskaltelek gure paisaia linguistikoa euskalduntzen duen enpresa bakarra da (maila handian ari naiz, autobus markesinetan jartzen diren iragarkiak)
-Euskaltelek Euskal Herriko kirol taldeak babesten ditu (hauxe niri bost axola baina nahiago dut hori eta ez espainolismoaren ikurra den Alonso babestea)
-Honetaz gain Euskal Herriko medioetan iragartzen da (Zenbat iragarki jartzen ditu Vodafone ala Telefonikak Berrian, Garan, Argian...????)
-Arreta zerbitzua OSORIK euskaraz da, nik ez dut inoiz arazorik izan euskaraz lortzeko (beste operadoreek akaso euskaldun bat jartzen dute eta libre ez badoago itxaron behar ala erderaz egin behar) Gainera Euskaltelen posiblea da teknikoekin ere euskaraz egitea, nik arazoren bat izan dudanean internetekin modem-a konfiguratu dut haien laguntzarekin eta dena egin dut euskaraz: pasa naute teknikoekin, fakturaziokoekin, komertzialekin... eta dena euskaraz egin dut. Vodafonek ala beste norbaitek egiten al du hori ala euskaraz egin dezakezu bakarrik hartzen zaituen operadorearekin?
-Euskaltelek bere alorrean euskara normalizatzen lagundu du, telefonoen manualak euskaratzen, telefoniari buruzko hiztegigintzan...
-Euskatelekoen arreta telefonikorako azpikontratak (bai, beste guztiek bezalaxe esplotataile hutsak dira) Euskal Herrian daude. Teleoperadoreen lan baldintzak txarrak dira, baina esango nuke Marocco edota Hego Amerikatik atenditzen dutenena baino duinagoak direla. Gustatuko litzaidake baldintza duinagoak izatea, baina ez dut dudarik Euskaltelen arreta zentruek besteeank baino askoz gehiago aportatzen diola bertako ekonomiari.
-Euskaltelek faktura euskara hutsez bidaltzen du nahi baduzu (uste dut "por defecto" elebiz bidaltzen dutela
-Gainera, entzun ondo, Euskaltelek MERKATUKO TARIFARIK ONENA DU momentu honetan. SIMple tarifa merkatuko tarifarik onena da dudarik gabe. 5 zentimo (gehi establezimentua) guzti-guztiekin, betirako, egun osoa, 6 euroko kontsumo minimoarekin eta familia planekin konpatiblea (familiakoekin 0 zentimo minutu + establezimendua) Beste konpainia betekin bazaude dirua galtzen ari zara, etekinak EHtik kanpo joaten dira, Espainako medioak subenzionatzen ari zara, euskararen aldeko ekimenak (ikastolen jaiak, Korrika...) ez zara babesten ari, Fernando Alonso ta enparauak laguntzen ari zara... EUSKALTELeko "putasemeak", "gure putasemeak" dira. Eta beste konpainia guztiak baino askoz ere putaseme gutxiago. Nolabaiteko ardura soziala, euskararekiko konpromisoa, etekinen birbanaketa zuzenagoa, bertako ikerketa eta garapen teknologikorako oso inportantea.... Gehiago nai al dugu?

-Zerbaitetan okertu banaiz esan, ez naiz Euskaltelekoa eta ez ditut datu guztiak eta baliteke zerbaitetan oker egotea.

Gari Araolaza (Sustatun),  17:51  

Ba ni banoa Euskalteletik.

Eta ez mania berezia diodalako. Gutxi gora behera konpainia guztiek oso antzerako zerbitzu (kaxkarra) ematen dute, Euskaltelen bezala.

Kontua da telefono konpainien obsesioa bezero BERRIAK lortzea dela. Badakite jendea ez dela konpainiaz erraz aldatzen (enpresa guztietan antzera), eta orduan exekutiboei axola zaien zifra bakarra bezero berrien zifra da.

Horrek esan nahi du urte asko badaramatzazu konpainia batean, oso garesti ateratzen zaizula telefono eta Internet zerbitzua. Aldiz, beste konpainia batek zu bezero moduan lortzeko unean izugarrizko eskaintza ona egingo dizu.

Absurdua, ze orain momentuan teorian enpresa garestienera noa ni (Movistar/Telefonica), gutxienez urtebetez. Baina urte honetan Euskaltelen ordaintzen dudanaren ERDIA ordainduko dut, hasierako 3 hilabeteetan gutxiago gainera.

Zergatik ez dudan orain arte aldatu? Ba, Euskalteleko kablea neukalako eta beste edozein enpresara pasatzeko aurretik telefono analogikora pasa behar dudalako. Noski, itzultzea ere zailago izango da. Hara! teknikoki abantaila dena, komertzialki arazo bihurtu zaio Euskalteli.

Guztiz ados tele-fonikok esandakoekin, baina ni ez nago hilero 25 Euro ordaindu beharrean 50 Euro ordaintzeko prest. Agian datorren urtean itzuliko naiz, ikusi bait dut Euskaltel berak aukera onak eskaintzen dizkiela bezero "berriei".

P. Arreitunandia (Sustatun),  19:43  

Nik uste dut telefono konpainia gehienak orokorrean bezeroarekiko jokaera txarra dutela. Tontotzat hartzen gaituzte.

Garik esan duen moduan, bezero berriak lortzeko oso agresiboak dira, baina gero betiko bezeroari arretarik ez, eta tratua, txarra.

Etxean ikusi dut: 20 urte telefonica-rekin egon, eta oso tarifa garestiak kobratzen ziguten, bezero berriei aldiz, askoz merkeago. Deitu eta horri buruz galdetzerakoan, enpresa berdina izan arren departamendu desberdinak direla eta ezin dutela ezer egin. Horren aurrean, konpainiaz aldatu, eta bi aste geroago Telefonica-koen deia, ea zergatik joan garen. Ulertezina.

Orain dela gutxi familiko batek antzerako arazoa izan du, kasu honetan Euskaltelekin. Bera urteetan izan da Euskalteleko bezeroa (hasieratik), baina konturatu da berak kontratatuta dituen produktuak Euskaltelek bezero berriei berak ordaintzen duena baino 30€ merkeago ematen diela. Deitu duenean, esan diote hori bezero berrientzako bakarrik dela, berak ezin duela promozio hori erabili. Hau ulertzerik ?

Argi dago, bezero leialak tontotzat hartzen dituzte. Zer egin du berak ? Baja eman, hurrengo egunean alta eman berriro eta lortu du berak nahi zuena. Arazo bakarra, etxeko finkoaren zenbakia aldatu dela.

Galdera: Euskaltel eta beste konpainia guzti hauek uste dute honelako portaerekin bezeroak irabaziko dituztela ? nik ezetz esango nuke, bezeroak ez du portaera hau ulertzen, pentsatzen du tontotzat hartzen dutela eta moskeatu egiten da. Moskeatuta dagoen bezeroa ez da hain erraz bueltatuko haserrea sortu dion konpaniara ....

Eta Euskatelen kasuan sartuta, nik uste det iparra galduta dabiltzala. Sortu zenean, askok kontratatu genuen "etxekoa" zelako eta telefonicaren monopolioarekin nazkatuta geundelako. Hor bezero asko lortu zituen, baina bezeroak zaindu egin behar dira.

Hor batek zioen Euskaleleko SIMPLE tarifa merkatuko onena zela, baina ez da horrela, askoz merkeagoak hemen dituzu (biak "establecimiento" gabe), eta kalitate eta bezeroen arreta zerbitzu oso onarekin :

Ahotsa daturik gabe
Ahotsa eta datuak

Esteka: https://www.pepephone.com/tarifamovilonia/

Euskaltel konpainiak beste batzuk ematen ez diguten zerbitzu bat dauka: bezeroei euskarazko arreta. Hau baloratu egin behar da, ez da berdina euskal hiztunontzat aukera hau izan ala ez izan. Izateak bere kostua dauka eta baloratu egin behar da. Zerbitzu guztiek dute bere kostua.

Hau horrela izanik, ezin da pentsatu arreta euskaraz emateagatik bezeroek merkatuz kanpo dauden tarifak onartu behar dituztela. Izan kontutan orain SIMPLE tarifa horrekin gauzak asko hobetu dituztela, baina SIMPLE agertu aurretik izan dituzten UNIKA tarifak (oraindik ere hor daude) merkatuz kanpo daude.

UNIKA tarifaren esteka: http://www.euskaltel.com/CanalOnline/homes/home_particulares_movil.jsp

Aitor,  23:45  

Berriz diot: EHko EROSKI MÓVILekin ezin da euskarazko fakturarik jaso. Urteak eman ditut-eta borroka horretan! (Harik eta haien bezero izateari utzi berri diodan arte. Euskaraz jaso daitekeela dioen ustezko irakurleak erakutsi diezazuela euskarazko faktura!

Anonymous,  10:52  

Baina zer da hau? faktura garrantzitsua da, baina hilean behin baino ez dugu jasotzen. Telefonoa, ostera, orduoro erabiltzen dugu. Hemen kontua ez da faktura, baizik eta telefonoen softwareak euskaraz lan egiten duen ala ez. Bai ezta?

Anonymousi erantzunez,  19:39  

Anonymous: Post honetan eta beronen erantzunetan fakturez ari gara. Jakina, garrantzi handiagoa du telefono-aparatua bera euskaraz erabili ahal izateak, baina kontu batak ez du bestea kentzen, ezta?

Jon Gomez Garai (facebooken),  23:29  

Enpresek kontuan hartzen dute zenbatek erabiltzen ditugun euren zerbitzu eta produktuak euskaraz. Horregatik, oso garrantzitsua da denok pauso txiki hori ematea. Erraza da zuretzat, baina DERRIGORREZKOA euskararentzat.

Horretarako, jarraian duzun orrialdea bisitatzea gomendatzen dizut. Bertan, zeure fakturak, etxera bidaltzen dizuten informazio oro, buletinak... euskaraz jasotzeko eskaera zein telefonotan egin dezakezun jakingo duzu.

Konpainia guztiek ez dute berdin jokatzen euskararekin, baina norberak dagokion konpainiarekin ahalegintxo hori egin eta euskarak, eskertuko digu!

http://www.blogari.net/euskeraikasi?cat=35582

Ulertu ezinik (Sustatun),  23:41  

"tele foniko"-k idatzitakoa, ezin hobeto laburbiltzen du, euskararengatik arduratzen den edozeinek ikus dezakeena:

Euskaltel, EHarentzat eta euskararentzat lan handia egin duela. (zorionak tele foniko! Nik Wikipedian halako zerbait idatzi nuen Euskaltel-en inguruan, baina askoz landuago dago zuk idatzitakoa)

Zerbitzu garestiak dituela? Ba, agian bai, bezero berrientzat ez bada, bai. Nik Wanadoo Orange-ekin 20€ko tarifa nuen bizi osorako (internet+tarifa finkoa) eta mugikorrean 3 zent/minutu eskaini zidaten betirako.

Hala ere, Euskaltel-era aldatu nuen eta Euskaltel-ekin jarraitzen dut. Banekien merkeenetarikoa ez zela, baina "tele foniko"-k azaldutakoagatik eta HAMAIKA TB ikusi ahal izateagatik (leku batzuetan Euskaltel beharrezkoa da kate hori ikusteko), Euskaltel-en bezero naiz eta izaten jarraitu nahi dut (aizue, ez pentsa dirua alferrik gastatzea gustuko dudanik, baina euskaltelen euskararekiko politika eta, zerbitzua, oro har, nahiko ona da).

Telefonica, Euskaltel, Wanadoo, Orange, Euskaltel (berriro ere), guzti hauen bezero izan naiz. Gainera, nireak ez diren 2 etxebizitzetan kontratatu ditut zerbitzuak eta konpainia horien zerbitzua ezagutzen dut (ez naiz "euskarazko zerbitzua"z ari, orokorreko zerbitzuaz baizik). Izandako esperientzietan oinarritzen naiz hemengoa idazteko.

Oker ez banago, Euskaltel-ek ZUNTZ teknologia ezartzeak euren zerbitzua garestitzearen arrazoietako bat da, nahiz eta etorkizunerako inbertsioa omen den. Eskertuko nuke norbaitek azken hau argituko balu.

ripitx,  00:32  

Anonymous: Fakturena zein hizkuntzatan dagoen oso garrantzitsua da, enpresarentzat espainol edo euskaldun bat zaren definitzen duelako. Enpresek zenbatek eskatzen duten zenbatzen dute. Hauteskundeetako bozka bat bezain garrantzitsua da.

Zenbat eta gehiago izan, orduan eta indar gehiago izango dugu. Horren menpe dago, adibidez, euskal hiztunak kontratatzea.

  ©Template by Dicas Blogger.