2011/04/01

UEMAk topaketa antolatu du, hizkuntz ekologiaz eta lurralde euskaldunez jarduteko



Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak mezua igorri digu, hizkuntz ekologiari eta lurralde euskaldunei buruzko topaketa antolatu duela jakinarazteko. Topaketan, bi gai hauek landuko dituzte: mankomunitatearen 20 urteko ibilbidea eta hizkuntz ekologia.

Topaketaren baitan bereziki garrantzitsua izango da Albert Bastardas katalanaren ekarpena. Bastardas Bartzelonako Unibertsitateko irakasle katedraduna da, eta hainbat esparru ikertu ditu: hizkuntz ekologia, hizkuntz normalizazio prozesuak, hizkuntza eta identitatea, Kataluniako eta Espainiar estatuko hizkuntz aniztasuna...

Topaketa Azpeitian izango da, apirilaren 14an. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, UEMAren webgunera jo dezakezu.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.