Korrika-17 bukatu da. Zer iradoki dizu aurtengo Korrikak?
Korrika-17 amaitu berri da, eta ezin uka hunkigarria izan dela. Azken metroak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.
Villabonako Korrika Herrikoiaren irudiak ere iritsi zaizkigu, bertako EHEren eskutik. Irudiak ikusteko, egin klik hemen.
Villabonako Korrika Herrikoiaren irudiak ere iritsi zaizkigu, bertako EHEren eskutik. Irudiak ikusteko, egin klik hemen.
Bukaera honetan, egoki iruditu zaigu aurtengo Korrikaren gainean sortu zaizkizuen gogoetak edo sentimenduak erantzunen atalean jasotzea. Zuena da hitza!
Abiapuntu giza, gogora ekarri nahi dugu Edurne Brouard Korrikaren arduradunak aurtengo Korrika hasi aurretik esandakoa:
irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen
"Euskaltegien lehentasunak ez dira aldatu. Gure misioa Euskal Herri euskalduna lortzea da eta horretarako oraindik badago lana egiteko, duda barik. AEK, bere jaiotzetik, hiltzeko sortu zen erakundea da. Zenbat eta lehenago hil, orduan eta arrakasta handiagoa bere misioan. Lehenengo Korrikatik 31 urte pasatu badira ere, oraindik euskaltegien lana aldarrikatuz, goraipatuz eta eginez aritzea penagarria da. Baina penagarria da, batez ere, irtenbidea eskuetan daukan horrentzat, eta ez, irtenbiderik gabe oraindik lanean dihardugunontzat. Apunta dezala dagokionak”.

4 erantzun:
Kaixo lagunok,
Semaforo gorri bat jartzea AEK-ko arduradunei proposatzen dizuet, oraintxe entzun baitut ETB 2an, Korrikaren amaiaeran, arduradun bat gazteleraz erantzuten kazetari bati. AEK-koek ez baldin badira oraindik akats horretaz jabetu, benetan, jai dugu!!!
Edurne Alegria
Nik ikusi det sekulako gogoa dagola euskararen alde borrokan jarraitzeko. Herri bat dago.
Ni bat nator Edurnerekin. Kontua da beste euskaldun askok ere errazegi jotzen dugula gaztelania egitera, inork eskatu ere ez digunean egiten. "Edukazio onekoak" gara-ta.
Korrika osoan ateratako argazkiak ikusteko: http://www.korrika.org/?p=2546
Post a Comment