2011/04/20

Euskaldunak euskaraz ETBn: nork sortu zuen sinadurak biltzeko kanpaina?


Duela aste batzuk Semaforoan sinadura bilketa baten berri eman genuen. Helburua zen eta da Euskal Telebistako agintari eta langileei eskatzea ez eskatzeko euskaldunei erdaraz egin dezaten. Horren harira, Edurne Alegriak mezu hau bidali digu:

Badira 2 hilabete pasatxo "Euskaldunak Euskaraz ETBn" sinadura bilketa azaldu zela interneteko sareetan, eta jadanik 3.100dik gora atxikimendu jaso dira. Zer egiteko asmoa dago sinadura bildu eta gero? Iruditzen zait ekimena ez litzatekeela bere horretan utzi behar, eta kanpaina horren berri komunikabideetan zabaldu beharko litzatekeela, gero, EITBko agintariei sinadurak aurkezteko. Baina, ekimen horren sustatzaileak ezagutu beharko lirateke aldez aurretik, gauzak tajuz egitekotan. Norbaitek ba al daki nortzuk diren?

Semaforoaren Ikerketa Batzordea, behintzat, ikertzen hasita dago. Norbaitek ezer badaki, idatzi helbide honetara: euskararensemaforoa@gmail.com.

OHARRA: Argazkia Zuzeutik atera dugu, I. Aizpuruaren albiste batetik.

0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.