2011/04/13

Korrika-17: beste Tolosa batean ere bai...


Beste Tolosa batetik ere igaro da Korrika-17. Eta Shangaitik, eta Bartzelonatik, eta Madrildik, eta Berlindik...

Bideoak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen. Eta argazkiak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.

Read more...

Korrika-17: gaur etorri da, eta igandean gu joango gara


Etorri da, hunkitu gaitu eta alde egin du.

Goiko argazkia Villabonan aterata dago, eta Aiurritik hartu dugu.

Korrika.org webgunean, Irurako puskaren bideoa dugu ikusgai. eta Tolosaldeko Hitzan Tolosaldeko ibilbidea, herriz herri. Krixton bideuak dira!

Baina Korrika ez da bukatu. Korrikarekin badugu beste hitzordu bat: igandean, denok Donostiara!

Aizue, eta gogoan hartu eskualdeko AEK-k laguntza eskatu digula.


Read more...

2011/04/12

Hasi da errentaren kanpaina: 5.000 baietz!



Iritsi da errenta aitorpena egiteko garaia, eta eskualdean 5.000 deklarazio euskaraz egiteko erronkari heldu nahi diogu.

Tolosaldean eta Gipuzkoa osoa errenta aitorpena euskaraz nola egin jakin nahi baduzu, "5.000 baietz!" kanpainaren esku-orria deskargatu dezakezu hemen.

Read more...

2011/04/06

Ingelesez ETBko euskarazko kateetan? (Oier Aranzabal)




Oier Aranzabalek ETBko euskarazko kateetan ingelesa sartzeari buruz jardun du Zuzeun. Kate horietan ingelesa sartzea egokia al den aztertu du, eta, tartean "Sagarra da Apple" eta "Teletubbieak" izan ditu aipagai. Guk argi daukagu: aukeran, nahiago euskaraz.

Oierren artikulua irakurri nahi baduzu, egin klik hemen. Albisteak erantzun andana eragin du.

Argazkia ere Zuzeutik hartu dugu, Oierren artikulutik.

Read more...

2011/04/04

Korrika-17: azken egunerako laguntza eskaera (AEK)



Korrika 17 apirilaren 7an hasiko da Trebiñun, eta apirilaren 17an amaituko da Donostian. Hori dela eta, AEK-koek mezu hau bidali digute:

"Aurten, beraz, aspaldiko partez Gipuzkoan amaituko da, hori dela eta gipuzkoarroi korrika amaiera ahalik eta arrakastatsuen eta ahalik eta ondoen atera dadin lan egitea egokitu zaigu.

Segi irakurtzen


Andoaingo eta Tolosaldeko AEKri apirilaren 17an montaia lanetan aritzea egokitu zaigu eta lanaldia goizeko 08:00etan hasi eta eguerdiko 12:00etan amaituko da. Horretarako 30 laguneko lan taldea osatu behar dugu eta laguntza behar dugu.

Laguntza eman nahi duen orok informazio gehiago nahi izanez gero edota zuzenean laguntza emateko izena eman nahi duenak Andoaingo AEK euskaltegiaren egoitzara etor daiteke. Horrez gain andoain@aek.org helbidera ere idatz dezake edo bestela, 943-591704 telefonora dei dezake.



APIRILAREN 17AN DONOSTIARA!"



Korrikaren ibilbideari jarraitzeko, webgune honetara jo dezakezu: www.korrika.org

Read more...

2011/04/01

UEMAk topaketa antolatu du, hizkuntz ekologiaz eta lurralde euskaldunez jarduteko



Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak mezua igorri digu, hizkuntz ekologiari eta lurralde euskaldunei buruzko topaketa antolatu duela jakinarazteko. Topaketan, bi gai hauek landuko dituzte: mankomunitatearen 20 urteko ibilbidea eta hizkuntz ekologia.

Topaketaren baitan bereziki garrantzitsua izango da Albert Bastardas katalanaren ekarpena. Bastardas Bartzelonako Unibertsitateko irakasle katedraduna da, eta hainbat esparru ikertu ditu: hizkuntz ekologia, hizkuntz normalizazio prozesuak, hizkuntza eta identitatea, Kataluniako eta Espainiar estatuko hizkuntz aniztasuna...

Topaketa Azpeitian izango da, apirilaren 14an. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, UEMAren webgunera jo dezakezu.

Read more...

Egin dezagun barre pixka bat: eta gauzak alderantziz balira?


Zer gertatuko litzateke euskalduna erdaldunaren tokian eta erdalduna euskaldunaren tokian jarriko bagenitu? Bideo hauek pista bat eman diezagukete... Sakatu izenburuan eta egin barre pixka bat!


Erdara zerbitzua: Horiek lanak dituztenak Erdara Zerbitzukoek kartelak erdaratzeko!

CACA zertifikatua: Euskalduna lan bila joan da, eta dena ondo doa CACA eskatu dioten arte (Certificado de Aptitud Castellana).

Quilometros: 2075, Trebiño. Milaka lagun elkartu dira galtzear dagoen gaztelania indartu eta aldarrikatzeko.

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.