2011/08/26

Semaforokideen %87k eskualdeko alkateek prentsaurrekoak euskaraz egitea nahi dute


Soka luzea ekarri dute Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Ana Carrere Andoaingo alkateak euskaraz egindako prentsaurrekoek. Zenbait kazetarik jarrera hori salatu dute; adibidez, Isabel Landak, El País egunkarian edo Periodista Digitalek.

Segi irakurtzen




Semaforoan gaia gure eskualdera ekarri eta inkesta egin dugu. Hona hemen emaitzak:

Galdera

Ze hizkuntzatan egin behar dituzte prentsaurrekoak Tolosaldeko alkateek?

Erantzunak

- Euskaraz: 136 erantzun (%87)
- Euskaraz eta gaztelaniaz: 9 (%6)
- Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez: 7 (%4)
- Ez zaie inporta: 5 (%3)
- Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez: 0 (%0)

Oharrak

- Guztira, 157 bozka izan dira.
- Gailu bakoitzetik behin baino ezin izan da bozkatu.
- Inkesta hilabetez eduki dugu blogean, uztailaren 26tik abuztuaren 26 arte.

Ondorioak

- Ondorioak Tolosaldeko hautetsiek atera behar dituzte. Kasu egingo digute?
- Emaitzek gogoetarik iradokitzen badizute, jarri harremanetan gurekin, posta elektronikoz (euskararensemaforoa@gmail.com), facebook bidez edo erantzunen atalean.

2 erantzun:

Joseba Garaialde,  16:59  

Ez Tolosaldekoak bakarrik, Gipuzkoako alkate guztiak hala beharko lukete. Kazetak kazetari euskaldunak bdali beharko lukete, kazateritza ikasi nahi dutenak konturatuko lirateke euskaraz ere ikasi behar dutela bestela hemen jai dutela. Orain hasi naiteke esanez: Katalunian honela egiten dute eta abar... baina ez da hori, Euskal Herrian gaude eta euskara bultzatu behar dugu, horretarako, edo beharrezkoa egiten dugu edo jai.

Idoia,  17:27  

Joseba, agian hobe zuk zeuk euskara hobeto ikastea, besteek zer egin behar duten esan aurretik...

"tolosakoEK" (ERG.pl), "alkate guztiEK" (ERG.), "bidali beharko lITuzkete".

Ondo segi.

  ©Template by Dicas Blogger.