2011/08/04

Pottokiek badakite euskaraz (eta ondo asko, gainera)


Azken asteotan bolo-bolo dabil pottokien kontua, zineko pelikula dela-eta. Zoritxarrez, zinematokietan gaztelaniaz bakarrik ikusi ahal izango ditugu, baina horrek ez du esan nahi hori aukera bakarra denik. Izan ere, pottokiek badakite euskaraz, eta euskaraz ikus daitezke. Non? Nola?

Segi irakurtzen


Webgune honetan pottokien telesailaren 48 atal dituzu. Bertan ikusteko edo jaisteko aukera ematen dute, eta teknologia berrietan gu bezain baldarra bazara, ez kezkatu: sustaturen webgunean atalak ikusteko argibide guztiak dituzu!

Eta zerrenda ez da hor bukatzen: 196 pelikula eta 104 telesail dituzu. Zerrenda osoa ikusteko, egin klik hemen. Ikusiko duzunez, pottokiak ez dira euskaraz ikasi duten bakarrak. Honako hauek ere badaude: "Dragoi bola", "Hello Kitty", "Yogi", "Tintin", "Marco", "Heidi", "Harriketarrak", "Tom eta Jerry", "Scooby-Doo", "Asterix"...

Hona hemen eduki honekin lotutako beste albiste batzuk:

- Aita batek esana: Bob Esponjak badaki euskaraz (Semaforoan)

3 erantzun:

Aita bat,  11:16  

Ez dago aitzakiarik: gure seme-alabek marrazki bizidunak euskaraz ikusteko aukera asko ematen digu webguneak.

Ahalegintxo bat egin eta gure seme-alabei euskarazkoak jarri ahal dizkiegu.

Bestela, erdara jaun eta jabe.

Bestela, erdara sartuko zaie begietatik ere.

Julen,  11:22  

Nik Pottokien atal batzuk ikusi ditut seme-alabekin eta oso ondo daude.

Beste gomendiorik?

Beste aita bat,  09:45  

Juleni erantzuna: Doraemon.

  ©Template by Dicas Blogger.