2011/08/30

Hobe euskaraz gaizki idatzitakoa gaztelania hutsezkoa baino?




Goiko argazkiaren bidez, Donostiako lagun batek euskaraz gaizki idatzitako kartel bat salatu zuen duela aste batzuk Semaforoan. Salaketa hori egin duenetik ez omen du euskarazko beste kartelik ikusi BBVAren sukurtsal horretan. Hona hemen bere mezua:

Segi irakurtzen


"Egun on, Semaforoko lagunok.

Duela aste batzuk argazki bat bidali nizuen, Donostiako BBVAren Antigua auzoan euskaraz gaizki idatzitako kartel bat zela eta. Kartelean, hau zeukaten: "Horixe da zure bankua ROBETXATZEA".

Salaketa baino gehiago hausnarketa bat ireki nahi nuen euskaraz gaizki idatzitako kartelekin euskaldunek zer egin beharko genuen eztabaidatzeko, baina hara nola diren kontuak: Semaforoan argazkia argitaratu denetik ez dute beste kartelik edo propagandarik jarri euskaraz.

Semaforoa irakurri al dute BBVAkoek? BBVAren beste sukurtsaletan ere gauza bera gertatu al da?

Eta zer egingo dut hurrengoan, isildu? Hobe euskaraz gaizki idatzitakoa gaztelania hutsekoa baino?

Lagun honek esandakoarekin lotuta hainbat albiste argitaratu ditugu Semaforoan:

6 erantzun:

Carlos Cid Abasolo (Facebook bidez),  08:50  

Sailkapena:
1/ euskaraz ondo idatzitakoa;
2/ gaztelania hutsez idatzitakoa;
3/ euskaraz gaizki idatzitakoa.

Oihan,  12:04  

Nik ere nahiago gaztelania hutsezkoa euskaraz gaizki idatzitakoa baino.

Gaizki idatzitakoek ematen duten amorrazioa!

xabier 13:21  

xabier bat

nahiago euskaraz gaizki idatzitakoa. zuzendu daiteke, ez dagoena ordea, eraikitzeko dago oraindik.

Karlos Cid Abasolo (facebook bidez),  12:54  

Ados nengoke iritzi horrekin 1976an edo 1980ean edo 1985ean bageunde. Baina 2011n gaude, Euskararen legeak 30 urte beteko ditu datorren urtean, dirutza ederra inbertitu da (zorionez) euskalgintzan, euskal irakaskuntzak hainbat itzultzaile on sortu ditu... Beraz, honezkero ezin da euskaldunok egunero pairatzen dugun utzikeria hori onartu. Asko da itxurakeriarik. Beti harritu izan naiz zenbaitek gaztelania hutsezko errotuluak pinturaz ezabatu dituztenean, euskaraz gaizki idatzitakoak pinturaren zigorretik absolbituz.

Julen,  09:39  

Euskaraz gaizki idatzitako kartelak lotsagarriak eta iraingarria dira. Niri ere amorrazio handia ematen didate, baina hor atzean euskarari presentzia emateko borondatea dago behintzat. Gaztelaniazko karteletan? Hor euskara ez da kontuan hartzen.

Albistearen igorlea,  09:14  

Beraz, gaizki ulertu ez badut, zuentzat ona da BBVAko sukurtsalean aurrerantzean gaztelania hutsezkoak bakarrik jartzea?

  ©Template by Dicas Blogger.