2011/08/08

1.058 orrialdeko nobela argitaratugabea, "porkulo hartzea dijuan hizkuntza batean"


Sekula ezagutu ez dugun bezalako nobela idatzi du Ibai Mendinueta donostiarrak: mila orrialdetik gorakoa, euskalkietan idatzia, XVI. mendean girotua eta inork ez dio argitaratu nahi izan!

Segi irakurtzen


"Xenda bi ez duk lizentzi" izena du, eta Interneten jarri du, edonork jaitsi eta eskuratzeko moduan, bai PDF bertsioan, bai EPUB bertsioan.

Oso adierazgarriak iruditu zaizkigu eleberriaren hitzaurreko lehenengo lerroak:

"Liburu hau idazteko arrazoiak, hoinbeste ordu idatzi, pentsatuta berrirakurtzen pasatzeko arrazoiak, ez dira gutxi izan. Baiño seguru asko arrazoi nagusia, pixkana pixkana, heriotz dultze baten eran, ta iya konturatu re gabe, porkulo hartzea dijuan gure hizkuntza honekiko maitasuna izan da".

Berrian ere eman dute nobelaren berri, "Mila orrialdeko abentura" artikuluan, eta Ilbeltzen blogean ere bai.

1 erantzun:

Anonymous,  03:54  

Xabier Amurizaren mailako bati ere ez zioten argitaratu nahi izan duela urte gutxi, eta bere kasa jarri behar izan zuen Internenten. Hori bai, gero ETBko saio jakin batean lan egiten duten idazle-kazetari batzuen lanak, hain onak izan ez arren, behin eta berriro agertuko dira haien aipuak, elkarrizketak eta abar... lotsagabeki hanpatzeraino.

animo, Ibai, ez amor eman!

  ©Template by Dicas Blogger.