Euskaraz bizitzeko nahia hedatuz doa (Kontseilua)
Kontseiluak urriaren 28an aurkeztu zuen “euskaraz bizi nahi dut” dinamika berria. Dinamikaren funtsa jendarte mugimendu zabala eratzea da. Euskaraz bizi nahi duen orok lekua du dinamika honetan. Eta nahi duen espresio edo agerpen mota erabiliz egin dezake ekarpen hori. Asko gara euskaraz bizi nahi dugunok, jadanik euskaraz bizitzeko hautua egin dugunok. Hortaz, norbanakoari adierazi nahi diogu ez dagoela bakarrik.
Segi irakurtzen
Norbanakoez harago ere, gizartearen arlo desberdinetan lanean ari direnei ere Kontseiluak egindako hausnarketa aurkeztu eta dinamikan parte har dezaten proposatu zaie eta proposatuko zaie aurrerago ere. Modu horretan, hezkuntza arloa, alor sozio-ekonomikoa, espresio artistiko desberdinak… dinamikan txertatuko dira.
Hemendik, gure leiho xume honetatik, Tolosaldeko herritarrei dinamika honetan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu. Garai berri hau euskararen garaia izango dela bermatu behar dugu guk guztiok. Herritarron eta euskaltzaleon mezua ikusgai jarriaz gure nahia eta eskubidea aldarrikatu behar dugu.
Datorren urterako gonbitea: 2012an zatoz gure dinamikara eta euskaraz bizi nahia adierazi, erakutsi, abestu, aldarrikatu, oihukatu… Hementxe dezu horretarako sortutako webgunea: www.euskarazbizinahidut.org.

1 erantzun:
Ea euskaldunok gure herrian bigarren mailakoak izateari uzten diogun behingoz. Nahia, egon badago. Eskubidea osoa da behar deguna, esparru guztietan eta urraketarik gabe!!!
Post a Comment