2011/12/13

Zizurkildar bati gaztelaniaz eta portugesez idatziriko testu bat sinarazi dio Osakidetzak


Zizurkildar bati gaztelaniaz eta portugesez idatziriko testu bat eman diote sinatzeko, eta ez zegoen ez Portugalen, ez Gaztelan. Mikel Ugartek Berria egunkariaren bidez salatu du Osakidetzan gertatutakoa. Hona hemen Mikelen idatziaren bi pasarte:

Segi irakurtzen


"Bada, ez dut ulertzen nola den posible: gazteleraz eta portugesez idatziriko testu bat sinarazi zidaten gure bigarren haurra jaio eta bi egunera egin behar zioten proba bat baimentzeko".

"Baina ez dut ulertzen nolaz zegoen gazteleraz eta portugesez testu hura. Atzerritar bati bere hizkuntzan eskaini ahal balitzaioke nondarra den begiratu gabe, asko irabaziko genuke, batez ere ospitale batean sinatu behar diren testuak ongi ulertu beharrekoak direlako, gaizki-ulertuak ahalik gehien ekiditeko, baina euskaraz behar luke bai ala bai. Ez dago aitzakiarik".

Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, Berriaren webgunera jo dezakezu.

Halakorik edo antzekorik gertatu bazaizu, ez geratu isilik. Idatziguzu eta zuri gertatutakoaren berri emango dugu: euskararensemaforoa@gmail.com.

OHARRA: Argazkia EHEren webgunetik atera dugu, eta Oiartzunen egindako ekintza batena da. Osakidetzak euskaldunoi eskaintzen digun ateak itxita darrai.

Osakidetzarekin lotutako beste albiste batzuk ere argitaratu ditugu:

- Osakidetza eta euskara: zer gertatzen ari den jakiteko "pista" batzuk (Semaforoan, 2011-08-01)

- Osakidetza eta euskara: Hamaika Telkebistak ere landu du gaia (Semaforoan, 2011-09-08)

- Kepari gertatu zaiona ez al zaigu gehiegitan gertatzen? (Semaforoan, 2011-05-03)

- Nolako pediatra nahi dugu? Euskalduna? Kalitatezkoa? Euskalduna eta kalitatezkoa? (Semaforoan, 2010-11-25)



0 erantzun:

  ©Template by Dicas Blogger.