2012/02/02

Leizaola elkargoak zabaldutako bideoek soka luzea ekarri dute


Goiko argazkian bezala geratu gara azken egunotako polemika ikusita. Izan ere, soka luzea ekarri dute Vocento taldeak Leizaola elkargoari egindako kritikek, euskara sustatzeko omen diren bideo batzuen harira.

Leizaola elkargoak webgunean eman du azalpena
, baina horrek ez du kritiken zirimola geratu.

Bideoarekin lotutako iritzi batzuk bistaratzea nahi baduzu,

egin klik hemen


- [...] Bideoa ikustean, hain behartuta dauden pertsonen hizketaldiak entzutean, auzo lotsa sentitzea automatikoa da, kutresaltxitxerismoa. Muturra okerturik ikusi ditut bi bideoen zazpi minutuak, nire bizitzako estoizismo ariketarik latzenetarikoa.
(Ugaitz Zabala, Hitza eta Hotsak blogean)

- [...] Ze demontre da hau? Euskararen erabilera sustatzea omen du xede bideo bero honek. Leizaola fundazioak egin du. Edonor plazerez urtzeko modukoa… Puf, bideoak gustu txarreko hainbeste txiste merke egiteko aukera ematen du, eta oso zaila da tentazioari eustea.
(Jon Torner, Erredakzio mahaia blogean)

- [...] Leizaolari ere ez litzaioke tente jarriko. [...] Benetako asmoa, noski, zerbait atsegina, nolabait erakargarria helburu zuten egileek. Nik uste ez dutela lortu, baina inondik ez sexua erabali izanagatik, baizik eta bideoaren edukia oso-oso kaxkarra delako, ia negar egitekoa [...]
(Txema Arinas, Kexontziarena blogean)

- [...] Oso bitxia da Eusko Jaurlaritzak finantzaturiko bideo baten aurrean eskandalizatuarena egiten duten bi egunkari horiek egunero “relax” orrialdeetan prostituzioaren zabalkundea egitea, dirudienez, hortik etekin handia ateratzen dute eta. Beraz, ona litzateke hipokresiak alde batera uztea.
(Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako Sailburuordea, Euskarabloga blogean)

Zuk ere iritzia helarazi nahi badiguzu, idatzi erantzunen atalean, facebook bidez edo posta elektronikoz: euskararensemaforoa@gmail.com.

1 erantzun:

Zirika,  09:39  

Ba, nik uste dut euskara behintzat sustatu dutela bideo hauek. Noiz ikusi dituzue euskarazko bideoak Intereconomian, Diario Vascon, La Sextan eta abarretan?

  ©Template by Dicas Blogger.