2012/02/03

Egigurenek Alberto Suriori esan dio ETBko gaztelaniazko kateak kentzeko, eta euskarazko eta kalitatezko bat jartzeko


Otsailaren 4ko Hitzetik Hortzera saioak emititu aurretik ere arrasto handia utzi du. Arrazoia? Jesus Egigurenek adierazi du Alberto Surio esan diola ETBk gaztelaniazko kateak kendu eta euskarazko bat, kalitatezkoa, jarri behar duela.

Egigurenek esandakoak entzun nahi badituzu, youtubera jo dezakezu (adierazpenak 02:39tik aurrera daude).

Ze iritzi duzu zuk? Bidaliguzu zure inpresioa facebookez edo posta elektronikoz: euskararensemaforoa@gmail.com.

Horrez gain, Zuzeun galdera hau planteatu dute: Dirurik ez balego, gaztelaniazko EITB kenduko zenuke?

Gai beraren gainean gauza gehiago jarri ditugu Semaforoan:

- Napartheitb gehiagorik ez! (Eneko Gotzon Ares) (Semaforoan, 2011-06-20)

- Maixol Arregi, ETB1en azken mohikanoa (Martin Kitto) (Semaforoan, 2010-10-20)

- Ingelesez ETBko euskarazko kateetan? (Oier Aranzabal) (Semaforoan, 2011-04-06)

3 erantzun:

Juan Inazio Hartsuaga Uranga (Facebook bidez),  08:31  

Bada garaia norbaitek zezena adarretatik heltzeko. Halere beldur naiz Egigurenen beste adierazpenek ez bezala honek ez dituela hautsak harrotuko. Konplizitate gehiegi daude alde guztietan euskara bere gaurko egoera tristean uzteko.

Ritxman,  09:46  

Zergatik ez dio eskatzen Egigurenek gauza bera gaztelaniazko telebisten arduradunei? "Gaztelaniazkoa bakarra eta kalitatezkoa"! Kostako zaie...

Eneko Larretxe (facebook bidez),  08:34  

GAUR EGUN EITB = RTVE!!
EUSKARAZ BIZI!! ZURE ESKUBIDEAK DEFENDATU!!
NAFARROA EUSKALDUNA ERAIKI!!

  ©Template by Dicas Blogger.