2012/03/06

Jaurlaritzak ekarpen itzela egin dio euskarazko umoreari: testu itzultzaile automatikoa


Gaztelaniatik euskararako testu itzultzaile automatikoa aurkeztu du Jaurlaritzak, eta guk, gure txokotik, asko estimatu dugu txiste elebidun txarrak egiteko eman digun aukeragatik.

Begira zer-nolako itzulpenak ematen dituen (ezkerrean, gaztelaniaz idatzi duguna, eta, eskuinean, euskarazko baliokidea, negritan):

Muchas gracias: Grazia asko.
Aupa Athletic: Athletic-a altxatzen du.
Arriba España: Goian Espainia.
Abierto mañana y tarde: Bihar eta berandu irekita (klasiko bat)
La prima de mi abuela: Nire amonaren saria.
Hoy hace buen tiempo: Gaur duela denbora on.
Necesito una cazadora de niña: Bat behar dut zamarra neskako.
Amo a Laura: Laura-rako Jabea.

Guk eskerrak eman nahi dizkiogu halako ekarpen umoretsuak egiten dituenari. Hortxe duzue, nahi dituzuen frogak egiteko: www.itzultzailea.euskadi.net.

Testu itzultzailearen gaineko hausnarketa serio eta mamitsuagoak egin nahi badituzue, beste toki hauetara joan beharko duzue: sustatura, erabili.com-era edo Berriara, besteak beste.

Zuzeun, Jaurlaritzaren itzultzailea eta google alderatu dituzte: zein da hobea?

26 erantzun:

Juanlu Aranburuk (facebook bidez),  11:40  

qué haria yo si no fuera por ti: zer haria ni tí-egatik ez balitz izango. milioi eta erdiko gastua izan duen itzultzaile automatikoa... buffff hitzik ez.

Koldo Lekuona (facebook bidez),  11:41  

jajaa -|;-)

Koldo Lekuona (facebook bidez),  11:41  

Kafka datorkit burura.

Eider Khi (facebook bidez),  11:42  

bihar eta berandu.... jajaja, zoragarria!!! ordutegi hori beti izan dut gustuko!!!

Amaia Lainon (facebook bidez),  11:43  

oso española, bestalde...

Eider Khi (facebook bidez),  11:43  

itzultzaile kaskarra...

Amaia Lainon (facebook bidez),  11:44  

devolvedor mediocre

Imanol,  11:47  

Aizu, Juanlu! Ez da milioi eta erdiko gastua, 553.432 eurokoa baizik.

Milioi eta erdikoa balitz, zer-nolako txisteak aterako lizkiguke? Auskalo!

Eneko Larretxe (facebook bidez),  09:31  

LOTSAGARRIA!!!

EUSKARAZ BIZI!! ZURE ESKUBIDEAK DEFENDATU!!
NAFARROA EUSKALDUNA ERAIKI!!

Semaforoa,  09:35  

Xabier Etxaniz Rojok, Berrian (http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-03-08/040/002/itzultzailea.htm):

IKEAko katalagotik hartu nuen lehen proba: «No hay en forma de erre» kopiatu nuen, eta itzultzaileak hauxe erantzun: «Erreformarik ez». Zuzena ez, baina egokia krisi garaiotan. Hurrengoa telebistari begira otu zitzaidan: «En Eurovision Grecia puntua bien». Hona errealismoz beteriko itzulpena: «Ikus Europa Grezia pu(n)teatzen». Eta irratian hauteskundeez hitz egiten ari zirenez, erronka polita jarri nion tramankuluari: «El Lehendakari ha fracasado». Erantzunak guztiz konbentzitu ninduen: «Porrotx Lehendakari!».

Anonymous,  09:45  

Quiero a Laura
Laura maite dut

"Amo"k jabea esan nahi dut baita ere. "Querer" aditza erabiliz, polisemia hori saihesten dugu.

Anonymous,  09:47  

Lehenengo iruzkingileari:
"haría"k tildea dauka. Eskerrik asko

Qué haría yo por ti
sartuz gero
emaitza hau ematen du:
Zer egingo nukeen nik zuregatik ez balitz izango

Ez zait horren txarra iruditzen
Bakoitzari berea

Anonymous,  09:49  

Xabier Etxanizen artikuluan aipatzen den "porrotxi lehendakari" ironiaz esandakoa da, ez itzultzailearen emaitza. Sustatun garbi utzi du hori iruzkingile batek.

Izan ere, "el Lehendakari ha fracasado" sartuz gero,
emaitza hau ematen du:
"Lehendakariak porrot egin du"

Badena da, eta ez dena ez da.

Anonymous,  09:54  

En Eurovision, Grecia puntúa bien

"puntÚa"k tildea dauka...

Eurovision-en, Greziak puntuak ondo lortzen ditu

Anonymous,  10:00  

Berriako albiste honetan aipatzen den adibide bati dagokionez:
http://paperekoa.berria.info/harian/2012-03-01/012/003/auzmendik_dio_itzultzaile_guztiek_dauzkatela_akatsak.htm

"rape" tildearekin idatzi du artikulugileak. Baina arrain horrek ez dauka tilderik (ikus RAEren hiztegian).
Zuzen idazten bada ("rape a la parrilla") itzulpen hau ematen digu:
parrillarako zapoa
Eta "rape", berriz, "zapoa".

Anonymous,  10:07  

Hemengo batzuek euskaraz asko jakingo dute, baina ez dirudi gaztelaniaz oso ondo idazten dakitenik... tamalgarria eta lotsagarria! Azentuei buruzko arauei errepasotxo bat, lagunok???

Anonymous,  10:13  

Etxanizen artikulura bueltatuz, "No hay en forma de R" sartuz gero, "Ez dago R itxuran" ematen du.
Rren ordez berak "erre" (?!)sartu omen du ("No hay en forma de erre", ba ez du ez "Erreformarik ez" bezala traduzitzen, hori Etxanizen beste txantxa bat izango zen, ze aplikazioak beste era batera itzultzen du.

Anonymous,  10:18  

Itzulpena(eu)
Herri honetan gainerakoen lanari barre egitea asko gustatzen zaigu ... Hori bai, gainerakoek guri barre egiten digutenean ez zaigu gustatzen hainbeste. (Itzultzailearekin itzulitakoa :"En este país nos gusta mucho reírnos del trabajo de los demás... Eso sí, cuando los demás se ríen de nosotros no nos gusta tanto").

Imanol,  11:34  

Aupa Anonymous!

Lehenik eta behin, biziki eskertu nahi ditut gaztelaniazko azentuazio "klaseak". Ikusten da premia badagoela.

Bigarrenik, barre egiteari buruz, Dario Foren esaldi hau:

(Gaztelaniaz) “La sátira es el arma más eficaz contra el poder: el poder no soporta el humor, ni siquiera los gobernantes que se llaman democráticos, porque la risa libera al hombre de sus miedos”.

(Euskaraz(?), Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoarekin) "Satira armarik eraginkorrena da boterearen kontra: botereak ez du umorea jasaten, ezta ere demokratiko, barreak bere beldurretako gizona askatzen duelako, deitzen dieten gobernariak".

Jon,  11:49  

Ieup Imanol!
Itzulpena:
azkena barre egiten duenak, hobeto barre egiten du

Itzultzaile automatikoak emana.
Jatorrizkoa:
el que ríe el último, ríe mejor

Anonymous,  12:02  

bihozgabeagoa harri bat baino

(itzultzailean)
=

más insensible que una piedra

Imanol,  19:24  

Gaztelaniaz: Ja, ja, ja.
Euskaraz, testu itzultzaileak emana: Ja, ja, ja.

Argi dago azkena barre egiten diguna testu itzultzailea dela. Euskaraz ez du barre egiten, ordea. Euskaraz ez da "Kar, kar, kar"?

Julen,  10:45  

Jaurlaritzarena Google trans. baino hobea da? Bai (ikusi Zuzeukoa, bestela).

Jaurlaritzarena Google trans. baino 553.000 euro hobea da? Ez, bistan denez.

Eta horren aurrean hobe da barre egitea negar egitea baino.

Pili Monton (facebook bidez),  11:46  

si me tokara la loteria,me compraria una casa nueva:loteria ukituko balu, me compraria etxe berri bat. jajaja

Anonymous,  13:23  

Pilirentzat:
Behin baino gehiagotan esan dugun bezala (ikus aplikazioaren aurkezpena eta goragoko mezuak), Erderaz tildeak, komak,... modu egokian sartzen badituzu, emaitza bestelakoa izango da:

Jatorrikoa (ES):
Si me tocara la lotería, me compraría una casa nueva.

EJren itzultzailea (EU):
Loteria egokituko balitzait, etxe berria erosiko nuke.

Aldabataria webgunetik aterata,  11:58  

Aldabataria.net webgunean beste itzulpen ezin barregarriago bat eman dute:

Gaztelaniaz: "Muchas gracias, pero tengo que preparara la comida de mañana"

Euskaraz(?): "Grazia asko, baina goiz-janaria prestatu behar dut".

http://www.aldabataria.net/2012/03/05/ez-da-posible-buenos-dias-dias-onak/

  ©Template by Dicas Blogger.