Napartheitb gehiagorik ez! (Eneko Gotzon Ares)
Posta elektronikoz batek baino gehiagok bidali digu EITBrekin Nafarroan gertatzen ari denaren gaineko artikulu hau. Guk blogeratu egin dugu, irakurtzeko aukera izan dezazuen.
Artikuluaren sinatzailea Eneko Gotzon Ares da. Ezin izan dugu berarekin harremanetan jarri, baina, haren hitzei jarraiki, zabalkundea eman nahi diogu. Artikulua Arabatik blogean ere badago. Honatx artikuluaren edukia:
2009ko ekainaren eta abenduaren bitartean eten ziren emisio analogikoak Nafarroa osoan. Orduz geroztik Euskal Telebista ezin da ikusi Nafarroan. (Irakurri hemen)
Historia honela hasi zen:
2009/07/03
Nafarroako Gobernuak onetsi egiten du ETB-1 eta ETB-2 kanalak Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean, LTDren multiplex berri baten bidez hedatu ahal izatea. Hedatze hori teknikoki ahalbidetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuak konpromisoa hartzen dute Industria, Turismo eta Merkataritza Sailarekin egin beharreko kudeaketak egiteko.
Halaber, hitzarmenaren ildotik, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuak egoki diren kudeaketak egingo ditu arestian aipatutako ETBren kanalak Foru Komunitatearen lurraldean hedatzeko, beti ere bere irudi, ordutegi, marka eta identifikazio-zeinuak errespetatuz. (Irakurri hemen)
Euri asko egin du ordutik eta adarjotze handia izan dela ikusi da. Anzterki baten lehenengo zatia.
Alderdi bateko aktore nagusiak, Franciscok, zein beste alderdikoak, Miguelicok, PPSOEko buruzagiek alegia, bakoitzak bereari eusten dio eta errua bestearena dela esaten du. Biek erraten dute ETB Nafarroa osoan ikusi nahi dutela, baina GEZURRA ARI DU eta ez dute nahi.
Protokoloan hau dago idatzita: “Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartzen du multiplex hori hedatzeko zerbitzua Nafarroako Foru Komunitate osoan emateko merkatuko baldintzetan, euskal telebista publikoari dagokiolarik bi telebista seinaleen (ETB-1 eta ETB-2) garraio eta mantenimenduari dagozkion kostuen ordainketa“.
(Irakurri hemen)
Baina: Ez dute dirua jarri nahi “2010eko urtarrilaren 21ean Espainiako Industria Ministerioak Nafarroarako bigarren multiplexa baimendu zuen.
Baina horren ostean, multiplexak duen 1,5 milioi euroko kostuari egin behar zitzaion aurre, eta Nafarroako Gobernuak berretsi zuen ez duela euro bat ere jartzeko asmorik.
Opnatel telekomunikazioen Nafarroako enpresa publikoaren kalkuluen arabera, bestalde, urtean 993.000 euroko inbertsioa egin beharko litzateke seinalearen zabalkunderako, tresneriaren mantentze lanetarako eta energiarako. Eusko Jaurlaritzak gobernu bakoitzak diruaren erdia jartzea proposatu zuen. Nafarroako Gobernuak, aldiz, honako hau erantzun zuen: «Haiek emititu nahi dute Nafarroan. Haiek izango dituzte ikusle gehiago, eta haiek izango dituzte horri esker publizitate merkatu handiago bat
eta irabazi gehiago». Horrela justifikatu nahi izan zuten dirurik ez jartzea.” (Irakurri hemen)
Eztabaidak egon dira baina aurrerapausurik ez. Idoia Mendia: “guri zegokigun garraioa eta mantentzea. Beraz, inbertsioa Nafarroako Foru Erkidegoari zegokion“.(Irakurri hemen). 34 orria.
Alberto Catalán: “En dicho protocolo se establecía también que la televisión vasca se comprometía y se obligaba al pago de las cuotas que fuesen necesarias para esa divulgación y desarrollo de la TDT en Navarra. El compromiso del Gobierno de Navarra está cumplido y serán otros los que tengan que explicar los motivos por los que no cumplen lo firmado y aprobado“. (Irakurri hemen). 26 orria.
Tira, egon dira aurrerapausuak bai, baina beste norabide batean. Miguelicoren gobernuak milioi bana euro eman die Canal 4, Canal 6 eta Televisión Popular de Navarra telebista-kate PRIBATUEI 2007., 2009. eta 2010. urteetan.
2007: (Hemen). 12 orria.
2009: http://www.navarra.es/home_es/servicios/descargar-fichero/mhXYcntFyLSP4vzVbZt7f5T4Ptn5b/308of1506concesionteles2009.doc. 2 orria.
2010: (Hemen).70 orria.
2009. urtean “Hiru kateek jasotzen duten diru laguntza euskarazko hedabideena baino 313 aldiz handiagoa da“.(Irakurri hemen)
Eta hori euskarari buruzko 18/1986 Foru Legearen 27. artikuluak hau dioen bitartean: “27. artikulua. 1. Administrazio Publikoek bultzatuko dute euskararen mailaz mailako presentzia komunikabide sozial publiko eta pribatuetan. Horretarako, eta komunikabideek euskara gero eta gehiago eta ohiko moduan erabil dezaten, Nafarroako Gobernuak diruz eta materialez laguntzeko planak gauzatuko ditu.
2. Foru Komunitateak gestionatzen dituen telebista eta irrati emisora eta gainerako komunikabideetan, Nafarroako Gobernuak euskararen presentzia egokia begiratuko du“.(Irakurri hemen).
NaparthEITB gehiagorik ez!!!
Eman ta zabal zazu.
--
Eneko Gotzon Ares
Donostia
Gipuzkoa
0 erantzun:
Post a Comment