2010/02/02
2010/01/21
Irratian ere, semaforoa!

Semaforoak jauzia egin du, eta saretik irratira iritsi gara. Txolarre Irratiak tarte bat eskaini digu, eta hilean behin itzultzeko asmotan gabiltza. Irratiko lehenengo semaforoa entzun nahi baduzu, bila gaitzazu Txolarre Irratiaren web gunean.
Anima zaitez eta idatziguzu zure kezka, proposamen edo hausnarketekin! Gure helbidea hauxe da: euskararensemaforoa@gmail.com.
2009/12/14
"Abalcisqueta" desagertu egin da
Semaforoaren bidez salaketa publiko egiteaz gain, kexa formala helarazi zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA). Alegiako Udalaren bitartekaritzarekin, salaketa Diputaziora iritsi zen, eta hango arduradunek kartela kendu eta berria jarri dute.
Zorionak, beraz, UEMAri, Alegiako Udalari eta, batez ere, Orendaingo herritarrari, XIX. mendeko kartela kendu eta XXI. mendekoa jartzea lortu dutelako.
Antzeko kasuren bat ezagutzen baduzu, atera argazki bat eta bidali gure helbidera: euskararensemaforoa@gmail.com.
Horrez gain, Orendaingo herritarrak bezala, salaketa dagokion erakunde edo enpresari iristea nahi badezu, bide hauek dituzu:
1) Behatokiaren web gunea
2) UEMAko udaletara jo eta kexa bertan jarri
3) UEMArekn harremanetan jartzea: gipuzkoa2@uema.org edo 943260372.
2009/12/02
Euskal Herrian Euskaraz, 30 urtez

Euskal Herrian Euskaraz elkartea 1979. urteko azaroaren 4an aurkeztu zen jendaurrean. Beraz, hilabete honetan 30 urte bete dira mugimendu herritar eta euskaltzale hau lanean hasi zenetik. Durangoko Azoka aukeratu zen lehen agerpena egiteko eta “Euskararik gabe, Euskal Herririk ez” lemapean bidea egiten hasi zen.
Euskal Herrian Euskaraz sortu zenetik, argi geratu zen EHE ez zela izango bere ekimena bulego baten barruan aurrera eramango zuen eragilea, eta kalea hartzea eta herritarrei zuzenean interpelatzea lehenetsi zen jokamolde nagusi bezala.
Eta horrela ekin genion bideari, irmo, gogotsu, kementsu, eta helburua beti ere garbi genuelarik. Euskaldunoi urratzen zaizkigun hizkuntza eskubideen defentsa eta salaketa lanak hartu zuen gure jardunaren zati handi bat: "ezin da ahantzi euskara eta euskaldunok ez gaudela testuinguru neutral batetan kokatuta. Gure herriak, komunitateak eta hizkuntzak jasan beharreko erasoak bata bestearen atzetik etorri izan dira, egun bezalaxe. Mota askotakoak eta garaira egokituak, baina egituran komunak diren ezaugarriekin: euskalgintzaren ekimena oztopatu, normalizazio prozesua geratu, zatitzen gaituen egitura juridikoa indartu eta babestu...".
Euskarak jasandako eta egun oraindik jasaten duen zapalkuntza agerian uzteaz gain, EHEren beste jardun nagusiak Euskal Herri euskaldun hori gaurdanik eraikitzean datza, hots, dinamika eraikitzaileak abiatzean. Euskarari lehentasuna ematea edozein oinarritzat hartzen dugu, eta Euskal Herri osorako euskararen ofizialtasunaren aldarriak paper berezia jokatzen du bide horretan. Alta, eraikuntza lan hori auzolanean oinarritzea bultzatzen dugu, euskaraz bizi nahi badugu, norbanako bakoitzetik hasita baina guztiok batera ekin behar baitiogu, urratsz-urrats, Euskal Herri euskaldunaren bideari.
Herria berreuskalduntzeko bidean, EHEtik normalizazio prozesuan lan egiten dugu euskalgintzako beste hainbat eragilerekin batera. Kontseiluaren sorrerarekin batera, normalizazio planak bultzatu ditugu herrietan, eta baita nazio mailan ere. Normalizazio planetan eragile sozial, politiko eta sindikalekin batera, herritarren parte hartzea bultzatu nahi dugu EHEtik.
Eta horrela iritsi gara, borrokaz borroka, gaurko egunera. 30 urte daramatza EHEk Euskal Herria berreuskalduntzeko bidean urratsak ematen; 30 urte luze, euskaldunon hizkuntza eskubideen aurkako erasoak salatzen, euskararen normalizazio prozesuan akuilu lana egiten, euskaraz bizitzeko hautua hedatzen eta herritarrei ibilbide horretara atxikitzeko dinamikak eta espazioak eskaintzen. Halarik ere, duela 30 urte EHE sortzera eraman zuten funtsezko arrazoiak arnas betean dira egun, tamalez.
EHEri buruzko beste artikulu interesgarri bat: "Euskararik gabe Euskal Herririk ez".
Euskalgintzaren mapa


Kontseiluak sortu duen Euskalgintzaren mapa direktorioaren bidez, euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari diren elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi dira, eta beren arteko harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko lanabesa izan nahi du.
Euskalgintzaren mapa honetan, sail ezberdinak aurki ditzakegu:
Herri bakoitzeko euskalgintzaren datu basea eta bere egituraketa
Ideien bankua
Albistegia
Berriketarako foroa Besterik gabe, sortu berri den tresna hau erabiltzeko gonbitea luzatzen dizuegu, sartu, ikusi eta aldaketaren bat erantsi nahi badiozu, edota zure iritzia, proposamena edota albisteren bat gehitu erregistratu zaitez eta erantsi zure ekarpena. Bere helbidea: http://www.euskalgintza.org/
2009/10/14
ADUNAKO UDALAK ABIAN JARRI DU HERRIKO ENPRESETAN EUSKARA BULTZATZEKO PLANA
Helburu nagusia 2009. urtea amaitu aurretik enpresekin hartu-emanetan jartzea eta euskararen erabilera neurtzea da.
Enpresekin ez du inoiz horrelako lanketarik egin Adunako Udalak, baina Galtzaundirekiko hitzarmena ez da zerotik abiatuko; izan ere, Adunan, sei enpresak Bai Euskarari Zirutagiria dute, eta beste batzuek, ziurtagiririk ez duten arren, euskara aldeko apustua egin dute hainbat zereginetan.
Horrenbestez, Adunako Udalak eta Galtzaundi euskara elkarteak dei egin diete herriko enpresei Galtzaundiko teknikariari erraztasunak emateko eta euskararen aldeko neurriak hartzeko, Adunako euskararen normalizazioan urrats garrantzitsua delako.




2.- UEMAk merkatari eta ostalarientzako prestatutako euskarazko materiala eskaintzea: euskarazko fakturak, karteltxoak, hiztegiak, zabalik/Itxita txarteltxoak...
3.- Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzea.
Guztira, 116 establezimendu bisitatu dituzte (tabernak, dendak, jatetxeak, farmaziak...), eta sustatzaileek honako datu hauek nabarmendu dituzte:
- 109 establezimendutan bermatuta dago euskarazko ahozko tratua (%94an).
- Oro har, merkatari eta ostalariek estimu handia diote UEMAren eskaintzari.
- Idatzikoari begira, bada oraindik zer hobetua: kartelak, oharrak, agiriak...
Tolosaldeko Hitzak bi orri eskaini dizkio kanpainari. Albistea irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Hitzari albisteari toki hori emateagatik.