2011/05/16

Zenbat notiendotar daude hautes zerrendetan?


Zenbat noentiendotar daude herriz herriko hautes zerrendetan? Zenbat izango dira zinegotzi edo alkate?

Zer egin dezakegu notientiendotarren aurrean?

Read more...

Politizazioaren alde (Lore Agirre)



Euskara eta euskaldunak despolitizatu egin behar al dugu? Edo, alderantziz, politizatu? Horren gainean aritu da Lorea Agirre Berrian, "Politizazioaren alde" artikuluan.

Hona hemen artikuluaren pasarte mamitsu batzuk:

Irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen


- "Euskarazko kulturaren eta hizkuntzaren alde, guztiaren gainetik, egin beharreko politikak aldarrikatu eta egiteko prest dagoen alderdirik ba al dago?"

- "Proposamen batzuk: zein alderdi dago prest kulturaren sailburutzaren ordez euskal kulturaren (euskarazko kultura, oraindik ere despistatuta egon daitekeenarentzat) sailburutza bat sortzeko? Milioi bat euroko diru laguntza urtero banatzeko euskaraz sortzen den kulturan? Euskarazko hedabideak bideragarri izan daitezen beharrezko baliabide ekonomikoak jartzeko? Zerainen edo Errezilen udal etxebizitzetara sarbidea izateko euskalduna izan edo euskaldundu beharra legez eskatzeko? Lan publiko guzti-guztietan elebitasuna galdegiteko? Horretarako prest den alderdirik baden ez dakit".

- "Ezta bozkatzailerik ere. Prest gaude horiek edo antzekoak eskatzeko?"

- "Ez da denbora asko Koldo Izagirre idazleak hitz argigarriak izan zituela afera honen inguruan. Euskarak eta euskaldunek «aurrerapauso bat» eman behar dutela adierazi zuen, «eragin politiko zuzena» izateko. «Badakit hizkuntzak ez digula ematen programa politiko bat. Baina ezin gintezke esperoan egon: froga franko dauzkagu harresi baten barruan gauzkatela jakiteko. Profita dezagun horixe bera euskara indar politikoa bihurtzeko. Euskara despolitizatu behar dela hainbeste entzuten dugun uneon, euskarak politikan sartu behar du, bera, bere buruz, bere gain, ez bestek eramana».

Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

OHARRA: Argazkia Zuzeutik atera dugu.


Read more...

2011/05/12

Zer daukate esateko Tolosako talde politikoek euskarari buruz?





Hauteskunde kanpainaren zirimola hasi da, eta non geratzen dira euskararekin lotutako gaiak?

Galtzaundiren aldizkariaren azken alean, Tolosako alderdi politikoei euskararen gainean galdetu diete, eta erantzunak aldizkarian dituzue. Aldizkaria ikusteko, egin klik hemen (PDFa).

Galtzaundik hitzordua egin du eurekin maiatzaren 19an, 18:30ean, Tolosako Musika Eskolan.

Euskal Herrian Euskaraz taldeak ere iritzi plazaratu du hauteskundeetan euskarak izan behar duen garrantziaz. Euren iritzia ikusteko, egin klik hemen.

Read more...

2011/05/09

Munduoro euskaraz edo mundu "floro" euskaraz? (Martin Kitto)


Martin Kitto Semaforoaren lagunak hasnarketa hau bidali digu, Jaurlaritzaren "Munduoro euskaraz" kanpainari buruz. Martinek "mundu floro" izendatu du kanpaina. Hona hemen zergatik erabili duen deitura hori:

"Harriduraz eta kezkaz ari naiz ikusten Jaurlaritzak bultzatutako "Munduoro euskaraz" kanpainak ez duela ia kritikarik eragin. Izena ere esanguratsua du kanpainak: "Munduoro euskaraz. Abierto al mundo". Euskaraz bai, baina gaztelania jarraian, legeak agintzen duen elebitasunari jarraiki.

Irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen

Iragarkiak telebistan, leloa kultur eta kirol ekitaldietan, material banaketa udaletan... Ez da gastu makala! Baina, gastuak gastu, zein da kanpainaren mezua? Niagarako ur-jauzietan euskarazko kartela, Hong-kongeko hiriko kartel festan Joxean harategiaren kartela (bai, horrelaxe, euskaraz: JOXEAN HARATEGIA), eta beste hamaika irudi surrealista.

Zer mezu helarazi nahi digute irudi horiekin? Kritika bakarrenetako Joxe Agustin Arrieta idazleak egin du. Hauxe utzi digu idatzita "Mea culpa-rik ez" artikuluan: "Aurreko "Ukan" birusaren pixka bat es mucho-keriaren horteradatik oraingo "Munduoro euskaraz"-ez lotsagabekeria inozora pasatu gara -"Ileapaindegia non eta Samien herria, "Etxea" non eta Venezian-".

Emakumeek askotan kritikatzen dute "emakume floreroen" erabilera. Euskaldunok, ez: ez ditugu kritikatzen "euskararen alde" egiten diren kanpaina "floreroak", eta hori, ez kritikatzea, gauza tristea da, kritikarik gabe besteek esaten edo egiten dutena onartu besterik ez zaigulako geratzen.

Euskaldunon isiltasun konplize eta tristearen artetik, nik argi eta ozen hau esan nahi dut: "Mundu floro euskaraz", beste kanpaina "florero" bat euskara eta euskaldunak "floreroen" gisara erabiltzeko.

Tolosaldeko Euskararen Semafororako, Martin Kitto (marttinkitto3@gmail.com)".

Martin Kittok beste artikulu hauek ere argitaratu ditu sarean:

- Noentiendotarron dekalogoa
- Maixol Arregi, ETB1an azken mohikanoa
- Patxi Lopez, indarkeria, euskara eta asmatutako albiste bat

Read more...

2011/05/05

Zergatik jartzen diete gaztelaniazko grafia euskarazko abizenei?



Ismael Manterolak arte munduan euskarazko grafia duten abizenak gaztelaniaz jartzen direla salatu du, eta horrek zer hausnartua eman dio. Artikulua Berrian argitaratu du, "Abizenak" izenburuarekin. Hona hemen pasarte mamitsu bat:

Irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen

"Artea ez da hizkuntzarik gabeko esparrua, eta nagusi den hizkuntza gaztelania da (gure artean behintzat). Hain da nagusi gaztelania, ezen euskarara egiten diren itzulpenetan ere gaztelaniazko irizpideak hartzen baitiren, eta euskal grafiara aldatzea hainbeste kosta zaizkigun abizenak berriz ere gaztelaniara itzultzen baitizkiguten".

Artikulua irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

Oraindik abizenak euskaratu gabe dituzuenontzat, mezu bat: espabilatu, joan bake epaitegira eta euskaratu abizena! Zer egin behar duzun? Egin klik hemen.

OHARRA: Argazkia Agintzariko Euskara Batzordearen blogetik atera dugu.

Read more...

2011/05/03

Kepari gertatu zaiona ez al zaigu gehiegitan gertatzen?


Hizkuntza Eskubideen Behatokiak bideo hauek helarazi dizkigu.

Lehenengoa aurrerapena da, eta bigarrena Keparen istorioaren gaineko dokumental osoa.

Nori ez zaio gertatu noizbait Kepari gertatu zaion gauza bera?

Duintasun bidea from HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA on Vimeo.



Duintasun bidea. Euskara gaixo dago Osakidetzan from HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA on Vimeo.



Informazio gehiago nahi baduzu, Behatokiaren webgunean aurkituko duzu: egin klik hemen.

Read more...

2011/05/02

Semaforoak esana: "Ertzain hauek Herri Urratsera joan beharko lukete"


Horregatik Tolosaldeko Euskararen Semaforoak aparteko ahalegina egin du, euskaltzale guztiei dei egiteko Herri Urratsera joateko.

Semaforoaren Umore Onaren Batzordeak esketx bat grabatu du, eta esketxak arrakasta handia izan duenez, Herri Urratsen ondoren ere Semaforoan uztea erabaki dugu, Herri Urratsen arrakasta ospatzeko.

Esketxa entzun aurretik, ordea, albiste hau irakurtzea komeni da: Ertzaintzak telefono bidez itzulpenak egiteko zerbitzua bultzatuko du atzerritarrak artatzeko.

Hemen esketxa (entzuteko, sakatu hirukian):


Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.