2010/11/29

Herri euskaldunetan hautagai euskaldunak sartzeko eskatu die UEMAk partiduei


Datorren urteko udal hauteskundeak hizpide nagusi diren honetan, garrantzitsua iruditzen zaigu zerrendetan hautagai euskaldunak sartzeko ekimenen berri ematea. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Zuzendaritza Batzordeak alderdi politikoei eskatu die udalerri euskaldunetan hautagai euskaldunak sartzeko, "Hau ez da Olentzerorentzako gutuna" izeneko idatzian.


Ez dira gaia gizarteratzen saiatu diren lehenengoak: Iñaki Arruti Lasarte-Oriako Udaleko euskara teknikariak ere izan du hizpide gai hori, "New Yorkeko taxi-gidariak eta Gipuzkoako zinegotziak" artikuluan.

Lortuko al dugu Tolosaldeko hautetsi guztiak euskaldunak izatea? Nola?

Read more...

Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz... Tolosan ere bai



Kontseiluaren Euskalgintzaren maparen bidez jakin dugunez, Kontseiluak abian jarritako Lehen Hitzetik Zerbitzua Euskaraz eragite-ekintza Tolosan burutzen ari dira, bertako euskalgintzako eragile ezberdinekin batera (Galtzaundi euskara taldea, Ikastetxeak, euskaltegia, Udaleko euskara zerbitzua,...).
Irailaren amaieran, Tolosako dendarien elkartearekin elkar-lanean (Tolosa&Co), euskara ezagutzaren behaketari ekin zitzaion. Orain gutxi berriz, Hirukide, Orixe eta Laskorain ikastetxeetako ikasleek erabilpenaren behaketa egin dituzte Tolosako dendeetan. Hauentzat esperientzi erakargarria eta aberasgarria izan da. Epe laburrean, 1HZE kanpainari azken bultzada emango diogu Tolosan.

Read more...

2010/11/25

Nolako pediatra nahi dugu? Euskalduna? Kalitatezkoa? Euskalduna eta kalitatezkoa?


Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatra Elkarteko lehendakariak El Correon argitaratu zituen adierazpenek (gaztelaniaz) soka luzea ekarri dute. Adierazpen horietan, pediatrei administrazioko euskara mailarik baxuena jarri behar zitzaiela zioen, oraingo hizkuntz eskakizunak pediatra askori kalte egiten diolakoan.

Horren harira, Osasungoa Euskalduntzeko Elkargoak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Kontseiluak erantzuna eman dute, eta, besteak beste, salatu dute zenbait hedabidek maltzurki euskararen eskakizuna eta asistentzia sanitarioaren kalitatea kontrajartzen dituztela. Hau da, beste hitz batzuetan, idaia hau helarazi nahi digutela: euskarazko zerbitzua ez dela kalitatezko zerbitzua, eta kalitatezkoa ez dela euskarazkoa.

Agiri osoa irakurtzeko, jo erabili.com-era. Argazkia ere erabili.com-etik atera dugu.

Read more...

2010/11/24

ETB3: semaforo berdetik semaforo gorrira?




ETB3 zoriondu egin genuen zinema jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin ematen hastea erabaki zutelako.

Kalitatea beste kontu bat da. Portugaleteko Andoni Casalesek "Klass" filmeko azpitituluak "negargarriak" izan zirela salatu du Berrian.

Inork ikusi al du halako filmerik? Zer iruditu zaizue? Ondo legoke zure iritzia besteoi jakinaraztea Semaforoaren bidez. Idatziguzu: euskararensemaforoa@gmail.com.


Read more...

2010/11/22

20.000 Korrika laguntzaile lortu nahian dabil AEK




Korrika laster etorriko da, eta AEK 20.000 mila laguntzaile lortu nahian dabil. Edurne Brouard Korrikaren arduradunaren hitzetan, "Korrika laguntzeko modu asko dago, baina guk, gaur, bereziki bi nabarmendu nahi ditugu, batetik jada martxan jarri ditugulako, eta bestetik oso garrantzitsuak direlako, batetik Korrika Laguntzailea kanpaina, eta bestetik Korrika materiala".

Laguntzaile txartelak, jantziak eta salmentarako gainerako materiala euskaltegietan eta denda jakin batzuetan daude salgai.

Informazio gehiago nahi baduzu, AEKren webgunera jo dezakezu.

Read more...

Berria ez bazara ere, Berria izan zaitezke




Berria eta Hitza harpidedunak egiteko eta produktu berriak zabaltzeko kanpaina egiten ari dira, eta, horretarako, webgune bat ireki dute: zuzaraberria.info.

Gainera, 15 egunerako doako harpidetza ere eskaintzen dute. Berria izan nahi duzu?

Read more...

Gu ere txapela buruan eta sarean ibiltzen




Sarean Tolosaldea eta euskara lotzen dituen webgunerik aipatzen hasiz gero, ezinbestekoa da Bedaio eta Txarli Gesteira nabarmentzea. Galtzaundiren 333. alean "Txapela buruan, ta ibili sarean" argitaratu du, eta webgunean ere jarri du artikulua. Hamaika gauza ditu hizpide: Umap.eu berrikuntza, "Gaurko Hitza" bloga, Berriketan sare soziala...

Gu "berde" samar gaude teknologia berrien arloan, baina ari gara ikasten, Txarliri eta beste batzuei esker. Ari gara ikasten, eta, gainera, euskaraz.

Eskerrik asko, Txarli!

Read more...

  ©Template by Dicas Blogger.