ETB3: semaforo berdetik semaforo gorrira?
ETB3 zoriondu egin genuen zinema jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin ematen hastea erabaki zutelako.
Kalitatea beste kontu bat da. Portugaleteko Andoni Casalesek "Klass" filmeko azpitituluak "negargarriak" izan zirela salatu du Berrian.
Inork ikusi al du halako filmerik? Zer iruditu zaizue? Ondo legoke zure iritzia besteoi jakinaraztea Semaforoaren bidez. Idatziguzu: euskararensemaforoa@gmail.com.
1 erantzun:
Ni ez nago horren seguru egokia denik euskara bezalako hizkuntza minorizatu baten kasuan telebistan filmak jatorrizko hizkuntzan ematea azpitiotuluekin. Hiztun berriek ereduak behar dituzte eta belarria egin behar dute. Hori ondo dakigu beste hizkuntza batzuk ikasi behar ditugunok. Kasu horretan azpitituluek balio dute ahozkoa indartzeko.
Portugal eta ingeles mailaren kontua aipatu izan da beti etsenplu moduan. Alabaina ez zaigu balio, gurea ez delako ingelesarena arazo bakarra eta nagusia.
Beraz, euskarazko kateetan filmak eta fikzioa euskarara bikoiztuta eta euskarazko azpititukuak aukeran. ETB2n jatorrizko hizkuntzan eta aukeran euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak. Digitalak hori posible egiten du.
Post a Comment