Sechu Sende: "Hizkuntza gutxituak erabiltzen hasteko dauden arazo asko psikologikoak dira"
Argiaren bidez Senchi Sende irakasle eta idazle galiziarraren berri izan dugu. Sende Gasteizen egon da, Eremu urriko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten Europako gazteen topaketan.
Esandakotik honako hau nabarmendu nahiko genuke:
Segi irakurtzen
Argiako beste pasarte euskaratuak ikusteko, egin klik hemen.
Karrajua blogaren bidez, Sendek idatzitako beste artikulu deigarri bat aurkitu dugu sarean: "Guía Sexual da Sociolinguística". Hizkuntzaren normalizazioa sexu-jokoekin, musuekin eta zirriekin parekatzen du galiziarren umore zorrotz horrekin.
Baten bat ausartzen al da euskaratzen?
PPk Galizian duen hizkuntza politika zentzugabea eta surrealista da, tristea eta penagarria. Zer egin genezake? Sufrimenduaren bidean tokia egin behar diogu barre egiteari, barre egiteak biltzen gaituelako eta kalera irteten garelako, elkartzeko eta sortzaileagoak izateko. Horren premia handia dugu: elkartu eta gure eskubideak defendatzen ari garela sentitzea. (Semaforoaren itzulpen librea, Noticias de Alavan egin dioten gaztelaniazko elkarrizketatik).
Argian beste pasarte batzuk ere euskaratu dituzte. Hona hemen batzuk:
“Umea nintzenean gaztelaniaz hitz egiten nuen, eta nire gaztaroko uneren batean hasi nintzen galegoz hitz egiten. Orduan konturatu nintzen hizkuntza gutxitu bat erabiltzeko jende gazteak dituen eragozpenak psikologikoak direla. Hau da, KOMUNITATEAK sortzen dituen hainbat eragile sozial daude, eta askotan eragile horien eraginez geure irudiak segurtasunik eza sorrarazten digu”.
"Galegoak mugatu egiten duela ari gara entzuten berriz ere politikoen ahotan; Kulturako kontseilariak esan zuen. Nolako baloreak ari dira transmititzen gizarteari?"
"Galegoak mugatu egiten duela ari gara entzuten berriz ere politikoen ahotan; Kulturako kontseilariak esan zuen. Nolako baloreak ari dira transmititzen gizarteari?"
Argiako beste pasarte euskaratuak ikusteko, egin klik hemen.
Karrajua blogaren bidez, Sendek idatzitako beste artikulu deigarri bat aurkitu dugu sarean: "Guía Sexual da Sociolinguística". Hizkuntzaren normalizazioa sexu-jokoekin, musuekin eta zirriekin parekatzen du galiziarren umore zorrotz horrekin.
Baten bat ausartzen al da euskaratzen?
3 erantzun:
Aspaldi euskaratu nuen nik http://www.blogak.com/garaigoikoa/soziolinguistikaren-gida-sexuala-ahoa-bete-sexu
Mila esker
Txerra Rodriguez
Mila esker, Txerra, eta barkatu gure "ignorantzia". Emango diogu zabalkundea zureari, aspaldikoa izan arren interesgarria iruditzen baitzaigu.
Hurrena arte.
Semaforoa
Lasai eh? "Ignoranteak" dira hizkuntza bakarra dakitenak. Besteok azkarrak gara. Mila esker
txerra
Post a Comment