Elebide: "Deitu ezazu bihar"
Semaforoaren lagun batek pasadizo hau bidali digu posta elektronikoz:
"Hizkuntz kexa bat dela-eta, Jaurlaritzaren Elebide zerbitzura deitzea erabaki nuen. Web gunean 012 telefono zenbakira dei nezakeela irakurri nuen, eta begira zer pasatu zitzaidan, minutuz minutu:
Segi irakurtzen
12:13: aurreneko aldiz deitu det 012ra, eta inork ez dit deia hartu.
12:14: bigarren aldiz deitu det 012ra, eta inork ez dit deia hartu.
12:23: hirugarren aldiz deitu det 012ra, eta inork ez dit deia hartu.
12:25: Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko deietarako telefono zenbakira deitu det (945018000). Emakumezko batek hartu dit deia, eta hauxe esan dit, hitzez hitz: "Ez da Elebide". Insistutu ondoren, erantzun hau eman dit: "Begiratuko dut, eta saiatuko naiz pasatzen."
Bost minutuz eduki nau zain telefonoan. 12:30ean esan dit ez dagoela inor eta hurrengo egunean deitzeko. Zerbitzua lotsagarria dela esan diot, eta berriro saiatu da Elebiderekin jartzen.
Azkenean, 12:33an lortu det Elebideko pertsona batekin hitz egitea: esan dit kexaren bat badut web gunea erabiltzeko edo, bestela, gutunez bidaltzeko. Gaineratu du arazoak daudela zentralitarekin (012), eta jakinaren gainean daudela.
Total, azken batean, eman didan informazioa badator web gunean. Orduan, zertarako eskaintzen dute telefonozko zerbitzua? Hori da euskaldun bati ematen dioten erantzuna bere herrian hizkuntz kexa bat bideratu nahi duenean?
Kexa batengatik deitu eta beste kexa bat egiteko motiboa eman didate. Hau da marka, hau!"
0 erantzun:
Post a Comment