UDALERRIEN HIZKUNTZA-POLITIKA NEURTZEKO PREST!!
2010. urte honetan HERRIETAKO HIZKUNTZA POLITIKAREN 2. NEURKETA egingo du KONTSEILUAK.
Lehenengo neurketa 2006-2008 urte bitartean 100 herri baino gehiagotan egin zen. Modu honetan Euskal Herrian 2 milioi biztanlerengan eragina duten hizkuntza politikak ebaluatu, zeuden hutsuneak aztertu eta aurrerabidean jartzeko aukera eskaini zitzaien toki administrazioei kanpoko eragile independente baten eskutik. Ez da kasualitatea, Kontseiluak toki administrazioen hizkuntza politika aztertzeko erabakia hartu izana, herritarron egunerokoan udalek hartzen eta aurrera eramaten dituzten erabakiek eragin handia baitute.

Segi irakurtzen
Gauzak honela, herritarron hizkuntz eskubideen bermea eta euskararen normalizazioa lortzeko bidean udalek aplikatzen dituzten hizkuntza-politikak eraginkorrak izan daitezen, neurketa hau 4 urtean behin egiteko diseinatu zen. Horrela, legegintzaldi bakoitzaren amaieran emandako aurrerapausoak edo jorratu gabe utzitakoak berrikusteko parada eskaintzen da, lanean jarraitzeko bide emanez.
Euskalgintzak Kontseiluaren eskutik bideratzn du neurketa hau eta horretarako Tolosaldeko hainbat eragilek parte hartuko dute. Neurketa hauek burutzea ez da helburua, abiaburua baizik. Izan ere, udalerrien hizkuntza-politikan eragiteko diseinatutako tresna diren neurrian, euskalgintzari normalizazioaren ikuspegi globala eskaintzen dion ildo berri bat jorratzeko aukera sortzen zaio. Oraintsu arte herri mugimenduak jorratu gabekoa izan den lanketa hau herri mailan aurrerapausoak egiteko bide oparoa eman dezake.

0 erantzun:
Post a Comment